Politika -

Polizia operazioa

'Atxiloketekin bukatzeko' eskatu dio Friendshipek Gobernuari

“Etxeratekin duten loturagatik lau euskal herritar” atxilotu dituztela azaldu du ‘Basque Friendship Group’ taldeak agiri batean. “Albiste gogor” horrekin “esnatu” direla gaineratu du.

Basque Friendship Group. Artxiboko irudia: EiTB
Basque Friendship Group. Artxiboko irudia: EiTB
Basque Friendship Group. Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

“Atxiloketekin bukatzeko” eta bake prozesuan parte hartzeko eskatu dio Friendshipek Espainiako Gobernuari. Friendship europarlamentarien taldea 2006an sortu zuten bake prozesuari babesa emateko.

Gainera, EB prozesuan parte hartzera animatu eta presoen senideak “polizia operazioen jomuga” izan behar ez direla adierazi du taldeak.

“Etxeratekin duten loturagatik lau euskal herritar” atxilotu dituztela azaldu du ‘Basque Friendship Group’ taldeak agiri batean, Europako Parlamentuan. Asteazken honetan “albiste gogor” horrekin “esnatu” direla gaineratu du.

Guardia Zibilak ‘Artzain Operazioa’ aurrera eraman du gaur. Lau pertsona atxilotu ditu Koordinazio Nukleo edo KG egiturako kide izatea egotzita. Egitura hori “ETAk diseinatu eta zuzentzen du”, Barne Ministerioaren arabera.

“Ekintza horiek ez diote bake prozesuari laguntzen”

“Ekintza horiek bake prozesuari laguntzen ez diotela uste dugu. Presoen senideak ezin dira polizia operazioen helburu izan, preso politikoen senitartekoak izatea erabaki ez dutelako”, esan du Friendshipek.

Horregatik, “bake prozesuan parte hartzeko eta atxiloketekin amaitzeko” eskatu dio Espainiako Exekutiboari. EB “gatazkaren konponbidean parte hartzera” animatu du. “Sakabanaketak bukatu behar du”, erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Presoak albisteak