Politika -

Bakea eta Elkarbizitza

Bake elkarrizketak 'medioetatik kanpo' uzteko eskatu dio Sortuk EAJri

EAJk "gatazkaren ondorioei" buruzko proposamena helarazi dio, ezker abertzalearena atzera bota ostean.

Arraiz eta Ortuzar. Argazkia: EiTB
Arraiz eta Ortuzar.
Arraiz eta Ortuzar. Argazkia: EiTB

Redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJk bake eta elkarbizitzari buruzko proposamena helarazi dio Sorturi, gaiaren inguruan bi alderdiek dituzten elkarrizketen baitan, eta ezker abertzaleak adostutako diskrezioa urratu izana leporatu dio.

Aipatu proposamenean, EAJk berretsi du Eusko Legebiltzarreko Bake Lantaldea jarri beharra dagoela berriro martxan, eta kartzela politikaz eta iraganaren memoriaz galdegin du.

Sortuk baieztatu egin du "gatazkaren ondorioei" buruzko proposamena jaso duela, baina azpimarratu du elkarrizketa hauek "hedabideetatik kanpo" edukitzeko konpromisoa zutela, eta EAJren "filtrazioak" itun hori urratu duela.

Hala, helburua "komunikazio bideak edukitzea eta akordioetara iristea bada", hori "debate politikotik eta mediatikotik kanpo" egin beharra dagoela adierazi du.

Azken asteotako desadostasunetan eta leporatzeetan azkena da gaurkoa. Izan ere, Hasier Arraizek martxoaren 10ean ETB-1en iragarri zuen EAJk "mahai gainean" zuela bake eta elkarbizitzari buruz ezker abertzaleak egindako proposamena.

Hurrengo egunean, EAJk atzera bota zuen proposamena, azken jarrerekiko "atzerapausoak" atzeman zituelako. Hala ere, elkarlanerako prestutasuna agertu zuen.

Hurrengo gatazka dialektikoa hilaren 18an izan zen. Sortuk prentsa-agiri bat igorri zuen esanez Ortuzarrek bake eta elkarbizitza akordioa egiteko baldintzak jartzen zituela salatuz, eta baldintza horiek ustelkeriari buruzko salaketarik eta ikerketa batzorderik ez jartzea zela.

Ordu batzuetara, EAJk "manipulazioa" leporatu zion Sorturi, presidenteak halakorik ez zuela esan argudiatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea