Politika -

Foru- eta udal-hauteskundeak

EH Bilduk 73 hautagaitza aurkeztuko ditu Gipuzkoan

Datorren apirilaren 18an hautagaien aurkezpen ofiziala egingo du Zarautzen. Koalizioak azpimarratu duenez, 7.000 lagunetik gora hauteskunde-programa egiten lagundu dute.

Xabier Olano Gipuzkoako ahaldun nagusirako EH Bilduko hautagaia. Argazkia: EiTB
EH Bilduk ia Gipuzkoako herri guztietan aurkeztuko du zerrenda

0:42

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maiatzaren 24an izango diren foru- eta udal-hauteskundeetarako Gipuzkoako 73 udalerritan 73 hautagaitza izango ditu EH Bilduk. Halaber, datorren apirilaren 18an, Zarautzen, hautagaien aurkezpen ofiziala egingo duela iragarri du koalizioak.

Udal-hauteskundeetarako programak eta zerrendak prestatzeko asmoz, duela hilabete batzuk koalizioak "herriz herri" abiatutako prozesu partehartzailearen inguruan mintzatu da gaur Xabier Olano Gipuzkoako ahaldun nagusirako EH Bilduko hautagaiak.

'(H)ari Gara' izeneko prozesu horri esker, "lantalde handiak" sortu dira udalerri bakoitzean, eta horrek ere "EH Bildu sendotzeko balio izan du". Olanok azaldu duenez, EH Bilduk batzarrak, lan-saioak, inkestak, Eh Bilduguneak eta webguneak abiarazi ditu auzoetan eta herrietan.

"Gure asmoa zen parte-hartze zabala eta anitza lortzea, eta xedea bete dugu", azpimarratu du. EH Bilduren hautagaiak nabarmendu duenez, prozesu hori Gipuzkoako 73 udalerritan egin dute, eta Donostiako kasuan, auzo guztietan.

Guztira, 352 batzar eggin dituzte, eta 3.177 lagunek parte hartu dute. Halaber, milaka ekarpena jaso dituzte inkesten eta webgunearen bitartez.

Olanok esan duenez, EH Bilduk 73 hautagaitza aurkeztuko ditu datorren maiatzaren 24an izango diren udal-hauteskundeetan. "Horrek erakusten du herrian errotutako mugimendu politikoa garela, eta EH Bilduk milaka zale dituela", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Udal eta Foru hauteskundeak 2015 EH Bildu Nafarroa