Politika -

Aberri Eguna

Independentistak: 'Independentzia da Euskal Herriaren aukera bakarra'

Txutxi Ariznabarreta Independentistak Sareko bozeramalearen ustean, "lehenago edo beranduago independentzia gure etorkizuna izango da. Hori argi izanda, onena lehenbailehen pausoak ematea litzateke".

Independentistak Sareak deitutako ekitaldiak milaka abertzale batu ditu. Irudia: EiTB
Independentistak Sareak deitutako ekitaldiak milaka abertzale batu ditu. Irudia: EiTB
Euskal Herriaren subiranotasuna aldarrikatu du Independentistak sareak

1:11

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txutxi Ariznabarreta Independentistak Sareko ordezkariak Aberri Eguneko ekitaldien harira Iruñean esan duenez, "independentzia da Euskal Herriaren aukera bakarra".

"Lehenago edo beranduago independentzia gure etorkizuna izango da. Hori argi izanda, onena lehenbailehen pausoak ematea litzateke", azpimarratu du Ariznabarretak milaka eta milaka lagun batu dituen manifestazioan parte hartu aurretik.

EH Bilduko zenbait kidek ere bat egin dute, hala nola, LAB sindikatukoek ere, eta denek nabarmendu egin dute datozen hauteskundeetan beharrezkoa dela aldaketa Nafarroatik abiatzea, eta eredu ekonomiko eta sozial berri bat eraikitzea euskal beharginentzat.

Hiriburu nafarreko zenbait kale zeharkatu eta gero, ikurrinak, eta Nafarroako, Kataluniako eta Galiziako banderak eskuan zituztela, manifestazioaren burua Sarasate pasealekura heldu da 13:10ean, bertan ekitaldi politikoa egiteko.

Bertan, Pernando Barrena Sortuko bozeramalea; Peio Urizar EAren presidentea; Patxi Zabaleta Aralarko sortzailea; Rufi Etxeberria eta Joseba Permach ezker abertzaleko kideak; Igor Arroyo LABeko Nafarroako arduraduna eta Adolfo Araiz EH Bilduren hautagai nagusia datozen hauteskundeetan Nafarroan izan dira, besteak beste.

Manifestazioa "Nafarroaren ahotsa, garrantzitsuaren gainean erabakitzeko eskubidearen ahotsa, inolako esku hartzerik ez Madrileko inposiziorik gabe", esan du Araizek.

Independentistak Sareak Iruñean egindako manifestazioa. Irudia: EiTB

Independentistak Sareak Iruñean egindako manifestazioa. Irudia: EiTB

Era berean, gaineratu duenez, "aldaketaren unea heldu da, alegia, Nafarroak etorkizun ekonomiko, soziala eta politikoa erabakitzeko aukera izango du", "euskal estatua" lortuko duen bide "luzearen" hastapenena.

Horren ildotik, Ariznabarretaren arabera, "aurreko mendeko autonomia-posibilismoek ez dute balio dagoeneko" eta Euskal Herriak "ez du lekurik estatu espainiarrean eta frantziarrean, ez diotelako behar adina burujabetza eskaintzen".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko albisteak Gaurko albisteak Nafarroan Langile Abertzaleen Batzordeak Aberri Eguna EH Bildu Araba