Politika -

Eguneko albisteak

Apirilaren 8ko albisteak

Ezagut itzazu asteazken honetako bost lerroburuak.

E. GARAIKOETXEA | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jihadismoaren kontrako polizia operazioa

Hamar pertsona atxilotu eta beste horrenbeste miaketa egin dituzte Esquadra Mossoek Kataluniako hainbat herritan jihadismoaren kontrako operazio batean. Bartzelonan eta Tarragonan egin dituzte atxiloketak. Talde terroristako kide izatea egotzi diete atxilotu guztiei.

eitb.eus-ek unean uneko informazioa emango du operazioaren inguruan.

ETAren eta GALen biktimak, Kongresuan

ETAren eta GALen biktimen arteko bilkura izango da Espainiako Kongresuan maiatzaren 29an. Bigarren aldiz elkartuko dira biktimok; izan ere, San Carlos Borromeo parrokian batu ziren iaz. EAJ, CIU, Izquierda Plural eta Talde Mistoko ia ehun diputatuk eta Odon Elorza PSOEko ordezkariak egin zuten bilkura egiteko eskaria, eta Kongresuko Mahaiak (PP, PSOE eta CIUko kideak daude bertan) oniritzia eman dio.

BIKTIMEN ETA ETAKO KIDE OHIEN ARTEKO AGERRALDIA MADRILEN EITB

Iaz San Carlos Borromeo parrokian izandako bilkuraren irudia.

AHTa lehentasunezko proiektua Akitania-Euskadirentzat

Akitania-Euskadi Euroeskualdearentzat estrategikoa delakoan, Abiadura Handiko Trenaren aldeko apustua berretsi dute Iñigo Urkullu lehendakariak eta Alain Rousset Akitaniako Eskualde Kontseiluko presidenteak Busturian egindako batzarrean. Rousseten esanetan, badira azpiegitura honen alde egoteko hainbat arrazoi, eta horietako bat aipatu zuen agerraldian: Bordele-Bilbo tren bidaia zortzi ordukoa da egun; AHTarekin, bi ordura murriztuko da.

Eraso homofoboa Getxon

Getxoko Algorta auzoan ustez jazotako eraso homofoboa ikertzen dabil Ertzaintza, biktimak aurkeztutako salaketa baten harira. Gertakariak astelehenean jazo ziren. Salatzaileak agertu duenez, erasotzaileak aulki bat jaurti zion jatetxe batean zegoela; horrez gain, sakelako telefonoa eta dokumentazioa lapurtu zizkion. Getxoko Udalak erasoa gaitzetsi du, eta Kitzikan elkarteak eta EHGAM-ek atzo iluntzerako Telletxe plazan deitutako kontzentrazioan izan zen, ehunka lagunekin batera.

Realak, kale; Eibarrek, irabazi

Espainiako Futbol Ligaren azken jardunaldiak emaitza gazi-gozoa utzi zuen euskal taldeentzat. Eibar garaipenaren bidera itzuli zen (1-0, Malagaren aurka), 11 porroten ostean. Realak, berriz, Athletico Madrilen kontra galdu zuen (2-0).

Athleticen ere, festa gutxi. Iker Muniainek denboraldiari agur esan beharko dio, ezker belauneko lotailu gurutzatua hautsita baitu; sei-zazpi hilabete eman beharko baititu bajan. Ebakuntza egin beharko diote eta Kopako partida galduko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gaur