Politika -

Bakea-erabakitzeko eskubidea

PP eta PSE gabe urratsak egin ditzaketela esan dio Urizarrek EAJri

EAren idazkari nagusiak uste du jeltzaleek "beldurra" dutela teoriatik praktikara pasatzeari erabakitzeko eskubidearen eta bakegintzaren alorrean.

Pello Urizar EAren idazkari nagusia. Argazkia: Efe
Pello Urizar EAren idazkari nagusia.
Pello Urizar EAren idazkari nagusia. Argazkia: Efe

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pello Urizar EAren idazkari nagusiak esan du EAJri "beldurra" ematen diola teoriatik praktikara pasatzea erabakitzeko eskubide eta bakegintza alorrean, eta prozesu horretan aurrerapausoak emateko PP eta PSE gabe ere egin daitekeela adierazi dio.

Urizarrek prentsaurrekoa eman du gaur Donostian, eta EAJri eskatu dio "oinarri sozialaren zati handi batek" exijitzen dionari "jaramon" egiteko, beste alderdi politiko batzuekin "bat egin" eta erabakitzeko eskubidea egikaritzeko.

"Gatazka politikoari irtenbidea emateari dagokionez, alderdikeriak alde batera utzi behar ditugu, eta harago begiratu. Euskal gizarteak ikuspegi zabalagoa eskatzen digu", azpimarratu du.

"Badakigu nola den hauteskundeen kontua, eta gai honek ibilbidea izatea zail ikusten dut. Alderdi politikoak ez dira gai honetan zentratuko hauteskundeak igaro arte", berretsi du.

EAren buruzagiak uste du EH Bilduk proposatu duen "euskal bidearekin bat egiten duela EAJren oinarri sozialaren zati handi batek", eta "eskubide nazionalen alorrean aurrerapausoak eman" nahi dituela.

"Bertigoa ematen du hautesleen zati batek nola har dezakeen EAJk PSErekin eta PPrekin apurtzea", azpimarratu du buruzagi abertzaleak, Eusko Legebiltzarrean nahikoa babes dutela gaineratu aurretik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAJ-PNV PP EH Bildu Bizkaia EA Bizkaia PSE-EE