Politika -

Hanka-sartzea Kongresuan

Abortuaren erreformaren aldeko botoa eman du Pedro Sanchezek

“Hutsegiteagatik” barkamena eskatu du PSOEko idazkari nagusiak. “18 urtetik beherako emakumeen askatasunen defentsarekin dudan konpromisoa irmoa da”, adierazi du Twitter sare sozialean.

Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusia Kongresuan. Argazkia: EFE
Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusia Kongresuan. Argazkia: EFE
Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusia Kongresuan. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PPk bultzatutako abortuaren erreformaren aldeko botoa eman eta gero, barkamena eskatu du Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiak. 16 eta 18 urte bitarteko adingabeek gurasoen baimenik gabe haurdunaldia eteteko aukera izatea babesten duela azpimarratu du Sanchezek.

“18 urtetik beherako emakumeen askatasunen defentsarekin dudan konpromisoa irmoa da. Beti defendatu dut publikoki. Sentitzen dut hanka-sartzea”, adierazi du sozialisten buruak Twitter sare sozialeko bere kontu ofizialean.

Sanchez izan da okertu eta PPren erreformaren alde bozkatu duen sozialista bakarra, baina PPko bost diputatuk ez diote lege-proposamenari babesik eman. Unioko (UDC) sei diputatuk, Foro de Asturiasek eta UPNk, ostera, aldeko botoa eman dute.

Barkamena eskatzeko, Twitter sare sozialeko kontua erabili du buruzagi sozialistak. Horren harian, “errakuntza bat” izan dela nabarmendu du Carmen Monton bozeramaile sozialistak sare sozialean. Hutsegiteak, baina, ez duela sozialisten “konpromisoa” eta “jarrera” aldatzen gaineratu du. “Emakumeen eskubidearen defentsan jarraitzen dugu”, esan du Montonek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Abortua Diputatuen Kongresua azken ordukoa Pedro Sánchez albisteak