Politika -

Profila

Rodrigo Rato, Espainiako ekonomialari ospetsuenaren erorketa

NDFko zuzendari bezala munduko diru politika antolatu zuen Ratok eta ondoren Espainiara itzuli zen Caja Madrid zuzentzeko, baina urte zoriontsu horiek atzean geratu dira dagoeneko.

Rodrigo Rato Gobernuko presidenteorde ohia, atxiloturik. Argazkia: EFE
Rodrigo Rato Gobernuko presidenteorde ohia, atxiloturik. Argazkia: EFE
Rodrigo Rato Gobernuko presidenteorde ohia, atxiloturik. Argazkia: EFE

EFE

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rodrigo Rato, Espainiako Gobernuaren presidentea izateko aukera izan zuen politikaria, nazioartean kargu ekonomiko garrantzitsuena izan duen espainiarra izan da. Dirua zuritzea, iruzurra eta ondasunak ezkutatzeagatik atxilotu dute ostegun honetan.

Nazioarteko Diru Funtseko (NDF) zuzendari bezala munduko diru politika antolatu zuen Ratok, eta ondoren Espainiara itzuli zen Caja Madrid presidentea izateko, Bankia sortzeko eta entitatea Burtsara ateratzeko. Baina urte zoriontsu horiek atzean geratu dira dagoeneko.

Azken hiru urteetan Justiziaren luparen azpian jarri du entitateak, hain zuzen ere.

Justiziaren hatsa sekula baino gertuago sentitu du Ratok azken hilabeteetan: txartel beltzen ostean eta alderdikideek diseinatutako amnistia fiskaletik etekina atera eta gero, ustez dirua zuritzeagatik abiatutako ikerketak akabera eman dio Ratoren figurari.

Iragan udazkenean hasi zen txartel beltzen eskandaluak jota utzi zuten Jose Maria Aznarren Gobernuko presidenteordea. Nahiz eta auzia oraindik ikerketa fasean izan, gizarteak Ratori lehen zigorra ezarri zion.

Krisi ekonomikoan murgilduta, Ekonomia ministro ohiak txartel beltz bat erabiltzea barkatzerik ez zuten herritarrek. Arte sakratuan, tabernetan edo edari alkoholikoen dendetan milaka euro xahutu zituen Ratok.

Urteetan zehar Rato susperraldi ekonomikoaren ikur eta gidaritzat izan zuen Alderdi Popularrak, baina gizartearen zigorrari bere alderdiaren errefusa gehitu zitzaion. Horrela, politikariak PP aldi baterako utzi behar izan zuen.

Bi zigorrek irmotasun zantzuak hartu zituzten duela bi egun, NDFko buruzagi ohiak atzerrian dirua zuela jakitera eman zutenean. Antza denez, Gobernuak 2012an onartutako amnistia fiskalean erregularizatu gabeko dirua da.

Baina ez bakarrik hori, Ogasuna Ratoren “familiaren sozietate sare konplexu” bat ikertzen hasi zen ustez dirua zuritzeagatik.

Urrezko garaia

Espainiako ekonomiaren buruzagitza NDFren munduko zuzendaritzaren ordez aldatu zuen urrezko garaiari amaiera eman dio Ratok. 2010ean Caja Madrid Espainiako laugarren bankua zuzentzeko ardura hartu zuen.

Politikaria 1949ko martxoaren 18an jaio zen, Madrilen. Enpresaburuen familia batean jaio zen. Zuzenbidean eta Enpresen Administrazioan lizentziaduna da Kaliforniako Unibertsitatean (Berkeley). Ibilbide politikoari hasiera eman baino lehen familiako enpresetan kontseilaria izan zen.

1979an bere ibilbide politikoa hasi zuen Aliantza Popularrean (AP), baina Gobernuko politika ekonomikoa zuzentzeko aukeratu zutenean protagonismo handiena lortu zuen 1996an.

Zazpi urte egoago, 2003ko irailean, Gobernuko presidente izateko lehian sartu zen Mariano Rajoy aurkari zuela, baina azkenean galiziarra izendatu zuen PPk.

Norgehiagoka galduta, Ratok nazioartera salto egin zuen NDFko zuzendari bezala. 2004an ardura hartu zuen. Hala ere, 2007an dimisioa ematea erabaki zuen arrazoi pertsonalengatik. Espainiako bizitza politikara itzuli behar zuela zioten azken zurrumurruek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea