Politika -

Europa

Ertzaintzaren greba eskubidea mugatua dela berretsi du Estrasburgok

Europako Giza Eskubideen Auzitegiak arrazoia eman dio Espainiari. ERNEk salaketa jarri zuen 2009an Estrasburgon, 2004an lanuzte bat antolatzen ez ziotelako utzi Ertzaintzari.

Ertzaintzaren protesta bat, iazko abenduan. Argazkia: EiTB
Ertzaintzaren protesta bat, iazko abenduan. Argazkia: EiTB
Giza eskubideen auzitegiak greba eskubidea ukatu dio Ertzaintzari

1:11

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak greba eskubidea mugatua duela berretsi du Europako Giza Eskubideen Auzitegiak, Espainiak orain urte batzuk kaleratutako ebazpenari arrazoi emanaz.

ERNEk salaketa jarri zuen 2009an Estrasburgon, 2004an lanuzte bat antolatu ezin izan zuelako.  Europako Auzitegiaren arabera,  Ertzaintzaren greba eskubidea ez dago Poliziaren  Europako Kode Etikoan jasota, eta beraz,  EAEko Poliziari greba deialdi bat galaraztea ez da "ez da justifikatu gabeko erabakia".

ERNEren Zuzendaritza Batzordeak jarritako salaketaren arabera, 2004an lanuzte bat antolatu nahi izan zuten ertzainek, blindatutako auto eta balen kontrako txaleko gehiago eskatzeko, baina ezin izan zuten.

Estrasburgoren ebazpenean jasotzen denez, poliziak greba eskubiderik ez izatea "ez doa Gutun Sozialaren aurka, ez ezta egungo legediaren kontra ere".

Estrasburgok ebatsi duenez, askatasun sindikala eta greba eskubiderik ez izatea bateragarriak dira "Estatuaren izenean, autoritate funtzioak egiten dituzte funtzionarioentzat".

ERNEk helegitea aurkeztuko du

Bestalde, epaiaren aurka helegitea aurkeztuko du ERNE sindikatuak. Roberto Seijo ERNEko idazkari nagusiaren hitzetan, sententzia “demokrata sentitzen diren guztientzat albiste txarra da”. “Diskriminazioa eta greba eskubidearen ukazioa proportzionala ez” zela salaketaren oinarria zirela gogorarazi du Seijok.

Era berean, “Ertzaintzaren eta polizien izaera zibila” defendatu du sindikatuak. Hiru hilabeteko epea du ERNEk helegitea aurkezteko. Errekurtsoa goi-aretoko 17 magistratuk aztertuko dute.

Itxaropena dugu; izan ere, aretoak berak askotan mota honetako sententziei buelta eman die. Magistratuak oinarri argirik gabe erabaki duela uste dugu”, adierazi du ERNEk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Ertzaintza Grebak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Sindikatuak Espainian Giza Eskubideen Europako Auzitegia gaur