Politika -

Ustezko tratu txarrak

Aguilarren aurkako prozedura zabaltzeko eskatu dio Fiskaltzak Gorenari

Lopez Aguilarren “parte-hartzearen eta gertakarien inguruko ikerketak aurrera jarraitzea beharrezkoa da”, Goreneko fiskalak azaldu duenez. Sozialista Europako Parlamentuaren kidea eta forupekoa da.

Juan Fernando Lopez Aguilar Justizia ministro ohia eta eurodiputatua. Artxiboko irudia: EiTB
Juan Fernando Lopez Aguilar Justizia ministro ohia eta eurodiputatua. Artxiboko irudia: EiTB
Juan Fernando Lopez Aguilar Justizia ministro ohia eta eurodiputatua. Artxiboko irudia: EiTB

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Fernando Lopez Aguilar Justizia ministro sozialista ohiak emazte ohiari ustez emandako tratu txarrak ikertzeko prozedura bat zabaltzea eskatu dio Fiskaltzak Auzitegi Gorenari. Eurodiputatuaren aurkako delitu zantzuak daudela egiaztatu dute.

Pilar Fernandez Valcarce Goreneko fiskalak txostena igorri dio auzitegiaren Bigarren Aretoari. Las Palmaseko (Kanaria Handia) Emakumearen kontrako Indarkeriarako Epaitegiak bidalitako dokumentazioaren eta ikerbidearen berri eman dio fiskalak auzitegiari. ?Genero indarkeria delitu zantzuak daude?, txostenaren arabera.

Horregatik, Lopez Aguilarren ?parte-hartzearen eta gertakarien inguruko ikerketak jarraitzea beharrezkoa da?, Goreneko fiskalak azaldu duenez. Sozialista Europako Parlamentuaren kidea eta forupekoa da.

Goreneko Bigarren Aretoa

Goreneko Bigarren Aretoak eskumena duela erantsi du fiskalak. Horrela, prozedura abian jartzeko eta instrukzioko epaile bat izendatzeko eskatu dio.

Behin fiskalaren txostena aztertuta, auzia onartu ala ez eta ikerketa bat zabaldu edo ez erabaki beharko du Goreneko aretoak.

Prozedura zabaltzen baldin badu, Gorenak politikaria inputatu gisa deklaratzera deituko luke. Agerraldi boluntarioa izango litzateke.

Emazte ohiaren familiak Lopez Aguilarren aurka egindako akusazioetatik abiatuta kasua ikertu du Maria Auxiliadora Diaz Kanarietako epaileak. Politikari sozialistaren hitzetan, akusazioak ?guztiz faltsuak? dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak emakumeak Alderdi Sozialista Indarkeria matxista gaur Auzitegi Gorena argazkiak