Politika -

Sindikatuaren 40. urteurrena

LAB: 'Sindikalismo abertzalea burujabetzaren motorra izan behar da'

LABek planteatzen dituen alternatibak “gauzatzeko gaitasuna lortzeko ordua da”, Etxaidek adierazi duenez. Horretarako, “prozesu soberanista apustu politiko nagusia” izan behar dela erantsi du.

Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusia sindikatu abertzalearen 40. urteurrenean. Argazkia: EFE
Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusia sindikatu abertzalearen 40. urteurrenean. Argazkia: EFE
Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusia sindikatu abertzalearen 40. urteurrenean. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

“Sindikalismo abertzalea une honetan prozesu soberanistaren motorra” izan beharko litzatekeela  adierazi du gaur Ainhoa Etxaide LAB sindikatuko idazkari nagusiak. Sindikatu abertzaleak “alternatiba sozialak aldarrikatu, lortu eta eraiki” behar dituela gaineratu du buruzagiak.

Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) Ignacio Maria Barriola eraikinean, Donostian, ekitaldia antolatu du sindikatuak. Etxaidek gogoeta egin eta adierazpen bat irakurri du LABen 40. urteurrena eta maiatzaren 1a direla eta.

LABek planteatzen dituen alternatibak “gauzatzeko gaitasuna lortzeko ordua da”, Etxaidek ekitaldian adierazi duenez. Horretarako, “prozesu soberanista apustu politiko nagusia” izan behar dela erantsi du.

Horregatik, sindikatua “euskal lurraldeetan martxan jarritako prozesu politikoetan amaierara arte inplikaturik” egongo dela iragarri du Etxaidek. “Etorkizuneko euskal Estatuaren oinarriak jartzeko klase interesak eta bere autonomia” defendatuko dituela goraipatu du idazkari nagusiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea