Politika -

'Mate' operazioa

'Astakeria juridikoa da Zulueta eta Enparantza preso egotea'

Alfonso Zenon aurreko urtarrilean atxilotutako abokatuetako baten arabera, "zigor arloko prozesuan izan beharreko eskubideak eta oinarrizko bermeak zapaltzen dituzte".

'Mate' operazioaren ondoren abokatuek egindako prentsaurrekoa. Irudia: EFE
'Mate' operazioaren ondoren abokatuek egindako prentsaurrekoa. Irudia: EFE
'Mate' operazioaren ondoren abokatuek egindako prentsaurrekoa. Irudia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zenbait abokatuk salatu egin dute Arantza Zulueta eta Jon Enparantza abokatuek presondegian jarraitzen dutela, "inolako arrazoi juridikorik gabe, arrazoi politiko huts batengatik" eta berehala aske uztea eskatu dute.

Bilbon egindako prentsaurreko batean, Alfonso Zenon aurreko urtarrilean 16 abokaturen kontrako operazioan atxilotuetako batek Zulueta jasaten ari den "isolamendu erregimena" salatu du.

Gaineratu duenez, bai berak, bai Enparantzak urtebete eta lau hilabete daramatzate preso epaiketarik egin gabe, eta hori "astakeria juridikoa" da; izan ere, 2010ean ere kartzelan sartu zituzten orain leporatutako delituengatik eta Auzitegi Nazionalak aske uztea erabaki zuen.

"zigor arloko prozesuan izan beharreko eskubideak eta oinarrizko bermeak zapaltzen dituzte", esan du Zenonek. Gainera, kalkulatu duenez, Zuluetak bi urte baino gehiago daramatza espetxean, bi kartzelaldiak kontuan hartuta.

Zehatz-mehatz, Fiskaltzak "EPPKren presoak koordinatzea eta kontrolatzea" egotzi die, baita bitartekaritza lanak egitea ere.

Zuluetak -salatu duenez- "isolamendu erregimen basatia jasaten ari da", esan ziotenaren arabera, "desegin ez den organizazio terrorista batekin lotuta" jarraitzen duelako eta, horrek -Zenonen ustean- "ustezko errugabetasunerako eskubidea urratzen du", ez baitute sekula lotura probatu.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Presoak albisteak ETA albisteak