Politika -

Frantzia

Jean-Marie Le Pen baztertu du Fronte Nazionalak

Gainera, ezohiko batzar nagusia deituko du FNk datozen hiru hilabeteetan ohorezko presidente statusa kentzeko.

Jean-Marie Le Pen Fronte Nazionaleko (FN) sortzailea. Argazkia: EFE
Jean-Marie Le Pen Fronte Nazionaleko (FN) sortzailea. Argazkia: EFE
Jean-Marie Le Pen Fronte Nazionaleko (FN) sortzailea. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jean-Marie Le Pen alderdiko sortzaileak militante izateari uztea erabaki du gaur eskuin muturreko Fronte Nazionalak (FN). Gainera, ezohiko batzar nagusia deituko du FNk datozen hiru hilabeteetan Le Peni ohorezko presidente statusa kentzeko.

Zigorraren berri eman du eskuin muturreko alderdiaren zuzendaritzak agiri batean. Le Pen alderdiko buruzagien eta Marine Le Pen alabaren eta FNko presidentearen aurka agertu da azkenaldian.

Batzar nagusiak ohorezko presidente gisa jarraitu ala ez bozkatu arte gutxienez militantziarik gabe egongo da Le Pen. Alderdiko ohorezko presidentearen artikulua aldatzeaz gain, estatutuen birmoldaketa “sakonagoa” egiteko balioko du batzar nagusiak.

Zuzendaritzari berriro desafio egin dio Le Penek

Zigorra aztertu behar zuen bileran parte hartu behar zuen Le Penek; izan ere, zuzendaritzako kidea da, baina goizeko bileraren ostean alde egitea erabaki du. Ondorioz, alderdiko zuzendaritzari aurre egin dio berriz buruzagiak.

“Ezeztatu didate”, adierazi du eskuin muturreko buruzagi beteranoak alderdiaren egoitza utzi eta gero, Nanterren, Pariseko kanpoaldean.

Zuzendaritzak mozio bat onartu du goizean. “Ohorezko presidentearen adierazpenek edo jarrerek ezin dute Fronte Nazionala, presidentea edo eztabaida organoak estutasunean jarri”, esan du alderdiak.

Le Penek Rivarol aldizkariari egindako azken adierazpenek alderdiko krisiari hasiera eman zioten. Nazien gas-ganberak historiako “xehetasun” bat izan zirela eta Petain mariskal kolaborazionista “traidore” bat izan ez zela adierazi zuen 86 urteko buruzagiak aldizkarian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Ultraeskuina