Politika -

Andoain

Omenaldia Lopez de Lacalleri, ETAk hil zuela 15 urte bete direnean

Alargunak espero du belaunaldi berriek "ideiak askatasunez adierazteko askatasuna" edukitzea, "inolako zigorrik" jaso gabe.

Omenaldia Lopez de Lacalleri Andoainen, ETAk hil zuela 15 urte bete direnean. Argazkia: Efe
Omenaldia Lopez de Lacalleri Andoainen, ETAk hil zuela 15 urte bete direnean.
Omenaldia Lopez de Lacalleri Andoainen, ETAk hil zuela 15 urte bete direnean. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mari Paz Artolazabalek, ETAk duela 15 urte hil zuen Jose Luis Lopez de Lacalle kazetari eta Ermuko Foroko kidearen alargunak, espero du belaunaldi berriek "ideiak askatasunez adierazteko askatasuna" edukitzea, "inolako zigorrik" jaso gabe.

Horixe adierazi du Artolazabalek Andoainen sozialistek urtero egin ohi dioten omenaldian.

Ekitaldia lore-eskaintza bat izan da, eta eguerdian egin dute Jose Luis Lopez de Lacalleren izena duen parkean. 2000ko maiatzaren 7an hil zuen ETAk El Mundo egunkariko zutabegilea tiroka, egunkaria erostetik etxera itzultzen ari zenean.

Alargunak eskerrak eman dizkie ekitaldian parte hartu duten guztiei; izan ere, Udaleko oposizioko talde guztietako (PSE, PP eta EAJ) zinegotziak izan dira bertan, baina Bildu buru duen udal-taldekorik ez da bertaratu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Euskadi Ta Askatasuna albisteak Albisteak Gaur Andoain argazkiak Eguneko albisteak Terrorismoaren Biktimak