Politika -

AUZITEGI NAZIONALA

10etik 6ra jaitsi du fiskalak Segiko auzipetuentzako zigor eskaria

Defentsak absoluzioa eskatu du 10 auzipetuentzat. Zazpi polizia nazionalen deklarazioarekin hasi da epaiketaren gaurko saioa.

Joan den astelehenean hasi zen epaiketa. EFE.
Joan den astelehenean hasi zen epaiketa. EFE.
Fiskalak arindu egin du Segiko auzipetuentzako zigor-eskaria

0:35

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Rubira fiskalak 10 urtetik 6ra jaitsi du Segiko kide izateagatik Auzitegi Nazionalean epaitzen ari diren 10 lagunentzako kartzela zigor eskaria. Segik Iruñean zituen bi taldetako kide izatea eta kale indarkeria ekintzetan parte hartzea leporatzen diete.

Defentsak absoluzioa eskatu du auzipetu guztientzat, eta, prozesu konplexua ez bada ere, atxilotu zituztenetik (2008) behar baino gehiago luzatu dela esan du.

Fiskalaren arabera, "Iturrama eta Milagrosa auzoetan Segik zituen bi taldeetako kideak ziren hamar gazteak eta 2006 eta 2008 artean kale indarkeria ekintzetan hartu zuten parte".

Zazpi polizia nazionalen deklarazioarekin hasi da epaiketaren gaurko saioa. Auzipetuak atxilotu zituztenean atzemandako ordenagailuetan jasotako informazioan oinarrituta egindako txostenak berretsi dituzte agenteek.

Joan den astelehenean hasi zen epaiketa Auzitegi Nazionalean. Hasiera batean, hamarna urteko kartzela zigorra eskatu zuen fiskalak auzipetuentzat, talde terroristako kide izatea leporatuta. Horietako hiru espetxean daude, behin-behinean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea