Politika -

BISITA OFIZIALA

Maiatzeko datuetan 5.000 langabe gutxiago aurreikusi ditu Urkulluk

Flandrian bisitan da lehendakaria, bi herrien arteko harremanak sendotzeko. Asmo adierazpen bat sinatu dute Eusko Jaurlaritzak eta Flandriako Gobernuak, bi herrialdeon arteko elkarlana suspertzeko.

Iñigo Urkullu, lehendakaria.
Iñigo Urkullu, lehendakaria.
Iñigo Urkullu lehendakaria Flandrian da gaur

1:24

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak 5.000 langabe gutxiago aurreikusi ditu maiatzeko datuetarako; horrek, ''enpleguaren portaera ona'' baieztatuko luke, lehendakariaren hitzetan. Bruselan egin dituen adierazpenetan, Urkulluk gogoratu du joan den astean kaleratutako BPGaren datua ere positiboa izan zela (% 2,2ko hazkundea)

Lehendakaria Flandriarekin harremanak indartzeko dago bertan, bisita ofizialean, eta gaur bertan adierazpena sinatu du. Bertako erakunde nagusietako arduradunekin batu da, Euskadiren eta Flandriaren arteko harremanak eta elkarlana sendotze aldera.

Urkulluren hitzetan, Flandria ''erreferente'' da Euskadirentzat, ''berrikuntza bezalako sektoreetan punta-puntakoa delako''. ''Gu bion ekonomietan industria tradizio handia dago, eta berrikuntzan punta-puntakoak dira'', adierazi du lehendakariak

Bisita ofiziala

Lehendakaritzatik jakitera eman dutenez, Marian Elorza Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia, Mikel Anton Europako Gaietarako zuzendaria eta Marta Marin EBrako Euskadiko ordezkaria dira Urkullurekin batera Flandrian.

Egun bateko bisita Lovainan abiatu da, Flandriako Gobernuko Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarekin, Koen Verlaecktekin, egin duten bilerarekin. IMEC ikerkuntza nano-elektronikorako zentroan izan dute lehen hitzordua.

Ondoren, Bruselara joan da euskal ordezkaritza; bertan, Jan Peumans Flandriako Parlamentuko presidentearekin elkartu dira aurrena, eta Geert Bourgeois Flandriako Gobernuko presidentearekin ondoren. Asmo adierazpen bat sinatu dute bertan Eusko Jaurlaritzak eta Flandriako Gobernuak, bi herrion arteko elkarlana sendotzeko.

Euskadi nazioartean indartzeko estrategiaren baitan, Flandria lehenetsitako herrialdeen artean du kokatuta Eusko Jaurlaritzak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken albisteak Urkullu Eusko Jaurlaritza