Politika -

Sortu

Polizia adierazpenetan oinarritutako epaiak aztertzeko eskatu dute

“Pertsona horiek berehala aske utzi beharko lituzkete, euren sententziak berriz aztertzeko zain”, esan du Pernando Barrena Sortuko bozeramaileak.

Pernando Barrena Sortuko bozeramailea. Artxiboko irudia: EFE
Pernando Barrena Sortuko bozeramailea. Artxiboko irudia: EFE
Pernando Barrena Sortuko bozeramailea. Artxiboko irudia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Gorenaren irizpide berria kontuan hartuta, polizia-etxeetan egindako adierazpenetan oinarritu diren epaiak berriz aztertzeko eskatu du Pernando Barrena Sortuko bozeramaileak, “gero epailearen aurrean berretsi ez dituztelako”. Era berean, “atxiloketan tratu txarrak eta torturak salatu dituzten pertsonen sententziak” berriz aztertzeko eskatu du.

“Pertsona horiek berehala aske utzi beharko lituzkete, euren sententziak berriz aztertzeko zain”, erantsi du buruzagi abertzaleak.

Barrenak prentsaurrekoa eman du Donostian. Epailearen aurrean berresten ez diren polizia-adierazpenak froga gisa baztertzeko erabakia hartu zuen Auzitegi Gorenak asteazkenean. “Aspaldi hartu behar zuten erabakia” dela kritikatu du Sortuko ordezkariak. “Oso berandu heldu da”, gaineratu du.

“Zenbat eta zenbat euskal herritar ote daude espetxean epailearen aurrean berretsi ez diren polizia-adierazpenetan oinarritutako epaien ondorioz”, salatu du Barrenak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Sortu Auzitegi Gorena argazkiak