Politika -

Kereila Auzitegi Gorenean

ANko hiru epaile auzitara eramango dituzte Segiko zazpi zigortuk

Zazpi gazte horiek sententzia irmorik gabe espetxeratzeak Prozedura Kriminaleko Legea urratzen duela uste dute Kepa Mancisidor eta Atxarte Salvador zigortuen abokatuek.

Artxiboko irudia: EFE
Artxiboko irudia: EFE
Artxiboko irudia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Duela hilabete Auzitegi Nazionalak sei urteko kartzela-zigorra ezarri zien Segiko zazpi kideri. Zigortuek kereila aurkeztu dute orain Auzitegi Gorenean ANko hiru epaileen aurka, espetxeratzeko agindua eman zutenean ?irregulartasun larriak? egin zituztela iritzita.

Zazpi zigortuak Xabat Moran, Marina Sagastizabal Emilio-Yus, Ainhoa Villaverde, Bergoi Madernaz del Pozo, Igarki Robles, Aiala Zaldibar eta Ibon Esteban dira. Segiko kide izatea leporatuta zigortu zituen Auzitegi Nazionalak maiatzaren 6an.

Horietako lau maiatzaren 7an atxilotu zituen Ertzaintzak, eta beste hirurak maiatzaren 18an atxiki zituen, Gasteizen, 'herri harresia' hautsi eta gero. Espetxean daude.

Zazpi gazteak sententzia irmorik gabe espetxeratzeak Prozedura Kriminaleko Legea urratzen duela uste dute Kepa Mancisidor eta Atxarte Salvador zigortuen abokatuek. Bi abokatuek prentsaurrekoa eman dute Bilbon.

Abokatuen hitzetan, legeak epai irmorik gabe atxilotzeko aukera ematen du, baina espetxeratzeak araudi berezi bat du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Auzitegi Gorena