Politika -

Heriotza

Pedro Zerolo buruzagi sozialista hil da, minbiziak jota

Homosexualen eta transexualen eskubideen defendatzaile sutsuak urtebete eta erdi zeraman gaixotasunari aurre egiten. Bart zendu da, Madrilen, 54 urte zituela.

Azkenaldian kimioterapiak utzitako ondorioak begi bistakoak ziren buruzagi sozialistarengan. EFE
Pedro Zerolo buruzagi sozialista hil da, minbiziak jota

0:44

E.GARAIKOETXEA | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Zerolo buruzagi sozialista hil da bart, 54 urte zituela, minbiziak jota, PSOEko iturriek jakinarazi dutenez.

2014ko urtarrilean pankreako minbizia atzeman zioten PSOEko Zuzendaritzako kide eta Gizarte Mugimenduko idazkariari. Ordutik, gaixotasunari aurre egiten aritu da buruzagi sozialista, bart Madrilen, bere etxean, zendu den arte.

Azkenaldian kimioterapiak utzitako ondorioak bistakoak zituela agertu da hedabideen aurrean, eritasunaren kontra "tinko" borrokatuko zela iragarri baitzuen hasieratik. Maiatzaren 24ko hauteskundeetan Madrilgo erkidegorako PSOEren zerrendan hirugarren postuan aurkeztu zen, baita diputatu atera ere.

Venezuelan jaio zen 1960an, baina Kanarietan hazi zen. Gazte-gaztetik militante aktiboa izan zen, eta, besteak beste, homosexualen eta transexualen eskubideak defendatzen eta berdintasuna aldarrikatzen nabarmendu zen.

Alderdiak dolumin mezua zabaldu du Twitter sare sozialean: "Pedro Zerolo joan zaigu. Hainbeste utzi digunari, gizaki duin horri: ESKERRIK ASKO, lagun min hori".

Gerora etorri dira beste buruzagi sozialista eta politikari batzuen mezuak ere:

 

Ana Botella Madrilgo jarduneko alkateak Hiriko Etxea (Udaletxe zaharra) eskaini du, Zeroloren aldeko hil-kapera gaur bertan jar dezaten bertako patioan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Alderdi Sozialista