Politika -

ANDALUZIA

Ciudadanosek Diazen inbestidura babesteko akordioa ixtear egon daiteke

Podemos, Ciudadanos eta IULV-CA alderdietako ordezkariekin elkartuko da buruzagi sozialista, bere inbestidurarako babes bila.

Susana Diaz, Andaluziako jarduneko presidentea. EFE.
Susana Diaz, Andaluziako jarduneko presidentea. EFE.
Susana Diaz, Andaluziako jarduneko presidentea. EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Susana Diaz Andaluziako jarduneko presidenteak bigarren negoziazio-erronda abiatuko du gaur, bere inbestidurarako babes bila. Podemos, Ciudadanos eta IULV-CA alderdietako ordezkariekin elkartuko da buruzagi sozialista. Atzo, Juanma Moreno PP-Ako presidentearekin batzartu zen.

Gaurko bilerak Sevillako San Telmo Jauregian egingo ditu: 11:00etan Teresa Rodriguez Podemoseko idazkariarekin elkartu da, 12:00etan Juan Marin Ciudadanoseko kidearekin eta 13:00etan Antonio Maillo IULV-CAko idazkari nagusiarekin. Arratsaldeko lehendabiziko orduan, berriz, bere alderdikideekin batzartuko da Díaz.

Batzuk eta besteek azken egunotan egin dituzten adierazpenen arabera, badirudi Ciudadanos izan daitekeela Diazen giltza. C?s-eko ordezkariek atzo adierazi zutenez, sozialistekin akordioa ixteko prest daude, hainbat baldintza batzuk beteta. Diazek ere, atzo bertan iragarri zuenez, ustelkeriaren kontrako ituna berresteko prest egongo litzateke Ciudadanosekin.

Hauteskundeak irabazi zituenetik,  Diazen bigarren negoziazio-erronda da honakoa. Martxoaren 26an egin zuen lehendabizikoa, baina orduko hartan ez zuen babesik lortu.

Andaluziako irrati-kate batean atzo egindako elkarrizketa batean, jarduneko presidentea "itxaropentsu" agertu zen, hirugarren inbestidura-saiora begira. Bere hitzetan, hauteskundeak izan eta 80 egunera gobernua osatzeko gai ez badira, hauteskundeak deitu beharko dituzte berriro, Andaluziako Autonomia Estatutuan jasota dagoen bezala.

Andaluzian gertatzen ari dena "surrealista" dela esan zuen Diazek, Espainiako historian aurrekaririk ez duena. Ordezkari politikoak egoeraren inguruan "hausnarketa sakona" egiteko eta erantzukizunak bere gain hartzeko garaia dela nabarmendu zuen,  "Andaluziaren duintasunagatik".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Andaluzia