Politika -

Presoak

Gorka Frailek ospitalean jasandako tratu 'krudela' salatu du Etxeratek

Elkartearen arabera, presoa ''gau eta egun egon da ohean giltzapetuta'', ebakuntza baten aurretik ''ezinbestekoa den lasaitasun eta atseden'' egoeraren aurka.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gorka Fraile presoak Badajozeko ospitalean jasandako tratu ''krudela'' salatu du Etxerat presoen senitarteko eta lagunen elkarteak asteazken honetan.

Minbiziak jota dago presoa, eta ebakuntza egiteko zain dago ingresatuta. Elkartearen arabera, presoaren zaintza lanetan ari diren Polizia agenteen tratua ''ankerra eta onartezina'' da. Elkartearen arabera, presoa ''gau eta egun egon da ohean giltzapetuta'', ebakuntza baten aurretik ''ezinbestekoa den lasaitasun eta atseden'' egoeraren aurka. ''Kartzela utzi zuen une beretik berez zaila den operazio artekoa zailago bilakatzeko lanak hartu zituzten. Tratu krudel eta onartezina inorentzat, are preso gaixo batez ari garenean'', adierazi dute, Durangon egin duten prentsaurrekoan.

''Aurrerantzean horrelakorik berriro gerta ez dadin bermatzeko, presoa kartzelatik ateratzen den une beretik ospitaleratzea eta prozesu osoa irauten duen bitartean, konfiantzazko mediku eta abokatuaren kustodia exijitzen dugu'', esan du Etxeratek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea