Politika -

Pariseko bake konferentzia

Bakea eraikitzeko 'interes kolektiboa lehenestea' eskatu du EH Bilduk

''Eduki oso indartsuak'' dira bertan jorratutakoak, koalizioaren arabera, eta konferentziaren ''oihartzun'' nabarmendu dute.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pariseko Bake Konferentziaren ostean, ''bakea eraikitzeko interes kolektiboa lehenestea'' eskatu die EH Bilduk gainerako agente politikoei.

Rebeka Uberak eta Oskar Matutek prentsaurrekoa egin dute Donostian, ostegunean Frantziako Asanblea Nazionalean egindako Bake Konferentzia baloratzeko, eta hitzordu horren ''garrantzia'' azpimarratu dute, ''bai bertan parte hartu zutenengatik eta baita bertan onartutako edukiengatik ere''.

Onartutako gaien artean, honako hauek azpimarratu dituzte Uberak eta Matutek: ''ETAren armagabetzea modu adostu eta kontrolatuan egiteko eskaera, eta horretarako Espainiako eta Frantziako gobernuen inplikazioa eskatzea'' eta presoen sakabanaketarekin bukatzea.

Halaber, nabarmendu dituzte ''biktima guztien elkarbizitza eta aitortzarako neurriak, konponketa bermatuta'', eta Espainiako eta Frantziako gobernuei gatazkaren konponketan inplikatzeko'' egindako deialdia.

EH Bilduko ordezkarien hitzetan, ''eduki garrantzitsuak dira'', eta konferentziak izandako ''babesa eta oihartzuna'' nabarmendu dituzte, bereziki Frantzian. Horrek bere ''balio biderkatzen du'', EH Bilduren arabera.

Bake Bidearen balorazioa

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea