Politika -

Ekainaren 21ean

100 euskal ordezkari baino gehiago, Gure Esku Dagoren ekitaldiekin bat

Sindikatuetako, kirol arloko, kulturako eta kazetaritzako, besteak beste, zenbait ordezkarik babestu dituzte datorren astebururako deitutako ekitaldiak.

Babesa agertu ostean, kameren aurrean azaldu dira. Irudia: @GureEskuDago
Babesa agertu ostean, kameren aurrean azaldu dira. Irudia: @GureEskuDago
Izen ezagunek bat egin dute 'Gure Esku dago'k antolatutako ekimenekin

1:19

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Politika arloko, sindikatuetako kirol munduko, kulturako eta kazetaritzako, besteak beste, hainbat ordezkarik bat egin dute Gure Esku Dagok datorren larunbaterako, ekainak 21, deitutako ekitaldiekin, erabakitzeko eskubidearen alde. Bestak beste, Carlos Garaikotxea lehendakaria (EA), Tasio Erkizia (ezker abertzalea), Xabier Arzallus (EAJ), Patxi Zabaleta (Aralaar), Gemma Zabaleta eta LAB, ELA, STEE-EILAS, CCOO eta ENHE sindikatuetako ordezkariak dira.

Gaurko, igandea, ekitaldia Eureka! Zientziaren Donostiako Museoan egin dute eta, bertan, kamiseta laranjak soinean zeramatzaten ehun lagun baino gehiago izan dira. Kamisetetan 'Gaur hautesontzia, bihar erabakia' irakur daiteke, ondoan boto-kutxa baten irudia duela.

Besteak beste, Xabier Arzallus (EAJ), Carlos Garaikoetxea (EA), Tasio Erkizia (esker abertzalea), Patxi Zabaleta (Aralar), Gemma Zabaleta, Jone Goirizelaia, eta Maria Eugenia Arrizabalaga (EAJ) Gipuzkoako Batzar Nagusien bozeramalea izan dira. Gainera, Ainhoa Etxaide (LAB), Unzalu Salterain (EHNE), Amaia Muñoa (ELA) eta Jokin Cruz (CCOO) ordezkari sindikalek ere.

Gainera, Martxelo Otamendi Berria egunkariaren zuzendaria, Iñigo Iruin eta Jone Goirizelaia abokatuak, Amets Arzallus bertsolaria, Juanito Oiartzabal mendizalea, Joserra Senperena musikaria, Paul Rios desegin berri den Lokarriren burua, Paul Bilbao Kontseiluaren idazkari nagusia parte-hartzaile izan dira gaurkoan.

Arzallus eta Erkizia solasean, ekitaldia hasi aurretik. Irudia: @GureEskuDago

Arzallus eta Erkizia solasean, ekitaldia hasi aurretik. Irudia: @GureEskuDago

Halaber, bat egin ezin izan duten zenbait pertsonaiak ere babesa agertu dute beste bideak erabilita, esaterako, Juan Jose Ibarretxe lehendakariak bideo bat igorri die hedabideei eta, bertan adierazi duenez, "alderdien gainetik", garrantzitsua da "Euskal Herria, euskal kultura, gure hizkuntza" eta ekainaren 21eko ekitaldietan parte hartzeko deia luzatu du.

Horrez gain, Ilaski Serrano kazetariak, Gure Esku Dagoren izenean, Iban Thiope irakasleak, Roberto Martinez kirolariak eta Xabier Irujo Nevadako Unibertsitateko Euskal Ikerketen zuzendariak hitzaldi bat irakurri dute euskaraz, frantsesez, gaztelaniaz eta ingelesez. Bertan, ekainaren 21eko ekitaldiekin bat egitea eskatu eta, azpimarratu dutenez, "denoi dagokigu erabakia bermatuko duen boto-kutxa eratzea" eta hori "gure esku dago".

Mezuak irakurri eta gero, bertaratutakoak kazetarien aurrean agertu dira datorren asteburuko ekitaldietarako sarrerak eskuan dituztela eta txalo zaparrada batek ekitaldia amaitutzat eman du.

Zabaleta eta Goirizelaia, elkarrekin. Iturria: @GureEskuDago

Zabaleta eta Goirizelaia, elkarrekin. Iturria: @GureEskuDago

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia bideoak Gure Esku argazkiak