Politika -

Gure Esku Dago

'Euskal herriaren borondatea argi geratu da', Egibarren irudiko

Bestalde, Pello Urizar EH Bilduko buruzagiak esan duenez, "erabakitzeko eskubidea guztion ardura da, gero eta pertsona gehiagoren ustez".

Joseba Egibar, Eneko Goia eta Markel Olano, Donostian. Argazkia: gureskudago.eus
Joseba Egibar, Eneko Goia eta Markel Olano, Donostian. Argazkia: gureskudago.eus

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joseba Egibar EAJren GBBko presidentearen iritzian, igande honetan "argi geratu da erabakitzeko eskubidearen aldeko euskal herriaren borondatea". EAJk "euskal Estatua" lortzea du helburuz, eta jeltzaleak azpimarratu duenez, "pausoz pauso, lor dezakegu".

Gainera, Egibarrek azaldu duenez, "erabakitzeko eskubidea herri honek etorkizunean zer izan nahi duen erabakitzeko gaitasuna da, eta hori lortzeko, ezinbestekoa da herritarrengan konfiantza osoa jartzea"."Soilik bide politiko eta demokratikoetatik irabaziko dugu askatasuna eta etorkizuna", gaineratu du.

Gure Esku Dagok igande honetan Donostiako Anoeta estadioan antolatutako ekitaldietan parte hartu du Egibarrek, Eneko Goia Donostiako alkatearekin, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusi berriarekin, eta Eider Mendoza Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidentearekin, besteak beste.

Kazetariei egindako adierazpenetan, GBBko presidenteak gogora ekarri duenez, "joan den urteko ekitaldia posible izan zen ETA ez zegoelako, eta, urtebete pasa ondoren, konfirmatu egin behar da gai bera: herri honek bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea daukala, eta gaur agerian gelditu dela herri borondatea dagoela".

Markel Urizar EITBEH Bildu

Bestalde, Pello Urizar EH Bilduren buruzagiak gaur Donostian adierazi duenez, Euskal Herrian gero eta pertsona gehiagok uste du erabakitzeko eskubidea "guztion ardura" dela.

Marian Beitialarrangoitia, Rebeka Ubera eta Xabier Isasi EH Bilduko kideekin izan da Urizar, eta kazetariei adierazpen horiek egin dizkie Gure Esku Dagok deitutako gaurko ekitaldietan parte hartu baino lehen (Bilbon, Baionan, Gasteizen eta Iruñean ere ekitaldi antzekoak egingo dituzte).

Urizarrek nabarmendu duenez, gaurko ekitaldiek argi utzi dute "erabakitzeko eskubidearen aldarrikapena alor nazionalekoa dela". "Euskal Herria anitza da, lurraldez lurralde, herriz herri, pertsonaz pertsona. Hala ere, gero eta gehiagok uste dugu erabakitzeko eskubidea guztion ardura dela, eta desberdintasunak eta ideologiak alde batera utzita, gure etorkizuna erabakitzeko eskubidea dugula, politikaren aurretiazko kontzeptu demokratikoa delako".

Urizarrek Gure Esku Dago plataformaren kideak zoriondu ditu, "egindako lan eskergagatik", eta ekitaldiak antolatzeko lagundu duten herritarrak txalotu ditu, "posible egiten baitute erabakitzeko eskubidea errealitate bihurtzetik hurbilago egotea".

Adolfo Araizek Nafarroako Presidentetzarako EH Bilduren hautagaiak ere adierazpen egin ditu. Horren iritziz, gaur izandako mobilizazioa "askatasunez erabakitzeko eskubidea lortzeko bidean beste urrats bat da".

"Oinarri batzuk ezartzeko gai izango gara, eperik ezta datarik zehaztu gabe, etorkizun batean Nafarroa euren erabaki propioak hartzeko gai izan daitezen", azpimarratu du. "Plataforma hori sortzeko unea heldu da", esan du.

PP

Bestalde, Nerea Llanos PPko Euskadiko presidenteak esan duenez, EAJk Bildurekin bat egiten du "bide katalanaren eta independentziaren defentsan", eta horren erakuslea da, Llanosen iritzian, Andoni Ortuzar EBBko presidentea Gure Esku Dagok antolatutako ekitaldira joan izana.

Halaber, San Mameseko "erabilera" salatu du Llanosek, "batasun sinboloa da, baina euskal herritarrak zatitzeko erabili nahi dute".

'Erabakitzeko eskubidea' terminoa "eufemismoa" dela esan du Alderdi Popularreko buruak, "horren atzean independentziaren aldeko apustu garbia dagoelako". "Aldarrikapen legitimoa da, baina argi eta garbi esan beharko lukete nahi dutena", adierazi du, gainera, "eskubide hori aspalditik dugu bai euskal herritarrok bai espainolok".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Gure Esku giza katea EH Bildu Nafarroa Euskadiko PP Albisteak