Politika -

CiU-ren haustura

Artur Masen zerrenda babestuko dute UDCko kritikoek

Diziplina-espedienteak zabaltzeko txostenak eskatu dizkie zuzendaritzak zerbitzu juridikoei, baina zigor-espedienteak zabaltzeko aukerak “ez du garrantzirik”, kritikoen ustez.

Antoni Castella, Nuria de Gispert, Joan Rigol eta Merce Jou Unioko kritikoak. Argazkia: EFE
Antoni Castella, Nuria de Gispert, Joan Rigol eta Merce Jou Unioko kritikoak. Argazkia: EFE
Antoni Castella, Nuria de Gispert, Joan Rigol eta Merce Jou Unioko kritikoak. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irailaren 27ko hauteskundeetan Artur Masen ?zeharkako? zerrenda babestuko duela iragarri du gaur UDCko sektore kritikoak. Baliteke zuzendaritzak zigortzeko erabakia hartzea Unioko zerrenda bakarra aurkezteko erabakiaren aurka egiteagatik. Aukera horrek ?ez du garrantzirik?, kritikoen ustez.

Antoni Castella Unioko zuzendaritzaren kidea, Merce Jou Kataluniako Parlamentuko diputatua, Nuria de Gispert Kataluniako Ganberaren presidentea eta Joan Rigol Erabakitzeko Eskubidearen aldeko Itun Nazionalaren koordinatzailea dira sektore kritikoaren ordezkariak. Hereus UDC 1931 aurkeztu dute kritikoek elkarte gisa, eta Unioko militante eta militante ohi independentistak bildu nahi dituzte plataforma horren inguruan.

Plataforma ?irailaren 27ko plebiszituari publikoki babesa emateko? sortu dutela azaldu du Castellak prentsaurrekoan. Halaber, ?Artur Mas Generalitateko presidentea bultzatzen ari den zeharkako proiektuari? babesa eman nahi diote, aukerarik baztertu gabe; plataformak zerrenda horretan parte hartzeko aukera ere ez dute baztertu.

Plataformak zuzendaritzako kideak, kargudun hautetsiak, militanteak eta militante ohiak hartuko ditu, besteak beste, Joan Rigol. Rigolek alderdia utzi zuen iragan larunbatean. Josep Maria Vila d'Abadal Independentziaren aldeko Udalerrien Elkarteko presidenteak plataformarekin bat egin du. Orain arte Unioko 11 alkatek beren atxikimendua eman diote.

UDCren barnetik plataforma bat sortzea justifikatu du Castellak; izan ere, barne-kontsultan zuzendaritzako bide orriaren aurka botoa eman zuten militanteen ia erdiak ordezkaritza izatea beharrezkoa zen. Castellaren hitzetan, independentziaren helburu politikoa baztertu eta bide ?autonomistari? eutsi dio Unioko zuzendaritzak.

Diziplina-espedienteak

Alderdiko kritikoei diziplina-espedienteak zabaltzeko txostenak eskatu dizkie zuzendaritzak zerbitzu juridikoei, Ramon Espadaler UDCko idazkari nagusiak adierazi duenez.

Nuria de Gispert Parlamentuko presidentea ?guztien zerbitzura egon beharko litzatekeen erakunde bati legitimotasuna kentzen? ari zaiola salatu du Espadalerrek UDCren egoitzan, Bartzelonan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako albisteak Politika albisteak Kataluniaren independentzia Artur Mas argazkiak