Politika -

Biarritz

Aske utzi dute ETAren armak atzeman zituzten etxearen jabea

Enrique Lopez Juriok, polizia operazio berean atxilotu zuten gizonezkoak, preso jarraitzen du.

Polizia operazioa Biarritzen. Artxiboko irudia: EFE
Polizia operazioa Biarritzen. Artxiboko irudia: EFE
Polizia operazioa Biarritzen. Artxiboko irudia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nathalie Chasseriaux, ETAren armak atzeman zituzten Biarritzeko etxearen jabea, aske utzi zuten asteazkenean iturri judizialek EFE albiste agentziari berri eman diotenez.

Iragan maiatzaren 28an armak eta lehergailuak egiteko materiala atzeman zituzten Frantziako Poliziak eta Guardia Zibilak, ustez, ETAk erabilitako Biarritzeko etxe batean. Polizia operazio horren harira atxilotu zituzten aste honetan aske gelditu den Chasseriaux eta oraindik ere preso jarraitzen duen Enrique Lopez Jurio iruinsemea.

Terrorismoa eta armak zein lehergaiak edukitzea leporatu zieten bi atxilotuei.

26 pistola, lehergailuak egiteko 43 kilo aluminio hauts, detonagailuak eta lehergailuetan erabiltzeko lokarriak atzeman zituzten polizia operazio horretan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
ETA gaur Biarritz bideoak