Politika -

Etxerat-en arabera

Mikel Benaito aske utzi dute ia 24 urtez espetxean izan ostean

Benaito Botafuegoko (Algeciras) espetxean zegoen; 300 urteko kartzela-zigorra jaso zuen.

Agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mikel Benaito ETAko presoa aske utzi dute, Etxerat presoen senideen elkarteak zabaldu duenez. Benaito Botafuegoko (Algeciras) espetxean zegoen.

300 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten ETAko Ipar Haizea komandoko kide izateagatik. 23 urte eta 11 hilabete eman ditu presondegian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Euskadi Ta Askatasuna albisteak