Politika -

Nafarroa

Ezkio Itsaso-Deikaztelu proiektuaren aurka azaldu dira alkate berriak

Itsaso eta Deikaztelu arteko goi-tentsioko lineak eragina izango du Nafarroako hainbat herritan. Horien alkate berriek proiektu horren aurka daudela berretsi dute adierazpen baten bitartez.

Goi-tentsioko linearen aurkako adierazpena sinatu dute Altsasun. Argazkia: EiTB
Goi-tentsioko linearen aurkako adierazpena sinatu dute Altsasun. Argazkia: EiTB

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ezkio Itsaso eta Deikaztelu arteko goi-tentsioko linearen proiektuaren aurka daudela berretsi dute Nafarroako 174 herrietako alkateek. Proiektu horrek eragin nabarmena izango du aipatutako 174 herri horietan eta, hori dela eta, alkate berriek "proiektuaren tramitazioa geldiaraztea" eskatu diete Espainiako Industria eta Energia Ministerioari, Nafarroako Foru Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari.

Gaur Altsasun sinatutako adierazpen horren bitartez, alkate horiek argi utzi nahi izan dute proiektu horrek ez duela balio "herriek dauzkaten beharrak hornitzeko, baizik eta estatu espainiar eta frantziarren arteko lotura handitzeko".

Gainera, "ingurumenean, osasunean eta ehun produktiboan eragin bortitza" izango duela salatu dute. Amaitzeko, sinatzaileek azpimarratu dutenez, "gure herrietako etorkizunarekiko dugun konpromisotik eta bizimodu duina izateko eskubidetik abiatuta, adierazpen hau sinatu dugu".

Adierazpena sinatu ostean, Alberto Frias plataformako bozeramaileak hartu du hitza, eta alderdiei deia egin die Altsasun esandakoa aintzat hartu dezaten, "gizarteak ez lukeelako ulertuko gobernu berriek gehiengo baten borondatearen aurka egitea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea