Politika -

Udala

EAJk eta PSEk akordioa egin dute, Gasteizi 'egonkortasuna' emateko

Sozialistek ez dute parte hartuko, oraingoz, koalizio gobernu batean, nahiz eta Urtaranek “eskaintzari” eutsi.

Gobernagarritasun akordioa sinatu dute EAJk eta PSEk

1:20

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gorka Urtaran Gasteizko alkate jeltzaleak eta Peio Lopez de Munain PSE-EEren udal taldeko bozeramaileak gobernagarritasun akordioa sinatu dute datozen lau urteetarako, erakundeari "egonkortasuna" emateko, eta EAEren hiriburua "modernoagoa, solidarioagoa, iraunkorragoa eta lehiakorragoa" egingo duen "ibilbide orria" aurrera eramateko.

Urtaranek udaletxean emandako prentsaurreko batean azaldu duenez, "oso garrantzitsua" da gaurko eguna Gasteizko Udalarentzat, "Gasteizko gizartearentzat onuragarria" izango delako PSE-EErekin lotutako akordioa.

Alkate jeltzaleak 2013an EAJk eta PSE-EEk sinatutako itunaren baitan kokatu du gaurko akordioa, "Euskadi lehiakorragoa, solidarioagoa, modernoagoa eta iraunkorragoa" egiteko konpromisoa hartu baitzuten. "Bi urte geroago, PSE-EEk eta EAJk gobernagarritasun akordioa sinatu dugu Gasteizen gobernagarritasuna errazteko eta hiri modernoagoa, solidarioagoa, iraunkorragoa eta lehiakorragoa egiteko".

Azaldu duenez, legegintzaldi osorako akordioa izango da, "udalak gasteiztarrek merezi duten egonkortasun politikoa" izan dezan, eta datozen lau urteetako jardun politikoa zehaztuko duen "ibilbide orria" jaso dugu bertan.

Oraingoz, sozialistak ez dira udal-gobernuan sartuko, baina Urtaranek berretsi du bere "eskaintza"ri eusten diola, "koalizio gobernuaren aldeko apustua" egiten baitu, nahiz eta "errespetatu" epeak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala berriak EAJ-PNV PSE-EE berriak Gasteiz berriak