Politika -

auzitegiak

Artxibatu egin dute Andoaingo zinegotzi baten aurka irekitako ikerketa

Gaur igorritako autoan, Carpalsorok azaldu du ezin izan duela frogatu botoa aldatu zuen zinegotzia nor izan zen, isilpeko bozketa egin baitzuten.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Carpalsoro Bilboko Auzitegiko fiskalburuak artxibatu egin du Andoaingo EAJko zinegotzi baten aurka zabaldutako ikerketa. EAJko zinegotzi batek aldez aurretik adostutako botoa aldatu eta EH Bilduri Andoaingo Alkatetza emateagatik ireki zuen ikerketa Carpalsorok.

Gaur igorritako autoan, Carpalsorok azaldu du ezin izan duela frogatu botoa aldatu zuen zinegotzia nor izan zen, isilpeko bozketa egin baitzuten.

Horrez gain, zuri bozkatu zuen zinegotziak legea ez zuela urratu ondorioztatu du fiskalburuak. “Ez dago eroskeriaz edo prebarikazioz jokatu zuela adierazten duen frogarik”, adierazi du.

Horregatik guztiagatik, Gregorio Olasagasti EAJren Andoaingo zinegotzi independentearen aurkako ikerketa artxibatzea erabaki du.

Gregorio Olasagasti Arzalluz zinegotziak EAJren esku utzi zuen kargua, eta alderdiak ez du oraindik erabakirik hartu. Olasagasti ekainaren 23an joan zen Auzitegira deklaratzera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Andoain argazkiak