Politika -

Sanferminetako txupinazoa

Estatuaren abokatuak ikurrina kentzeko eskatu zion epaileari

Eskaera 11:50ean egin zuen, txupinazoa baino 10 minutu lehenago, baina epaileak uko egin zion, Espainiako bandera ere bertan zegoelako, zegokion tokian.

Ikurriña, Iruñeko udaletxean. Argazkia: EiTB
Ikurriña, Iruñeko udaletxean.
Ikurriña, Iruñeko udaletxean. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatuko Abokatuak Iruñeko udaletxean sanferminetako txupinazoaren egunean jarrita zegoen ikurrina kentzeko eskatu zion epaileari, baina horrek uko egin zion.

Epailearen autoan agertzen denez, abokatuaren eskaera 11:50ean iritsi zen, uztailaren 6an, 2015eko sanferminei hasiera emateko txupinazoa baino 10 minutu lehenago.

Iruñeko auzitegiaren arabera, ez zen bidezkoa izango ikurrina kentzea, Espainiakoa bertan zegoelako, "ohorezko lekuan".

Espainiako Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzak auzitara eramango du Iruñeko Udala, sanferminetako txupinazoan ikurrina jartzea "legez kontrakoa" dela argudiatuz.

Joseba Asiron Iruñeko alkateak azaldu zuenez, "legezkoa" izan zen ikurrina balkoian jartzea, txupinazoa jarraitzeko gonbidatu zituzten EAEko hiru legebiltzarkideei egindako "keinua" izan baitzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea azken orduko berriak Entzierroa zuzenean