Politika -

ETA-ren aurkako operazioa

Sortu: 'Rajoyk eta Hollandek iraganera itzuli nahi dute'

“Erlojua 2011ko urrira arte atzeratzea ez dute lortuko”, ziurtatu du Pernando Barrena bozeramaileak. Espainiako eta Frantziako estatuek “oztopoak” jarri nahi dituztela erantsi du.

Pernando Barrena Sortuko bozeramailea. Argazkia: EFE
Pernando Barrena Sortuko bozeramailea. Argazkia: EFE
Pernando Barrena Sortuko bozeramailea. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy eta Francois Hollande Espainiako eta Frantziako presidenteek euskal politika ?2011ko urriaren koordenatuetara? itzuli nahi dutela salatu du gaur Pernando Barrena Sortuko bozeramaileak. ETAk ekintza armatua bertan behera utzi zuen orduan.

Iñaki Reta de Frutos eta Xabier Goienetxearen atxiloketak kritikatu ditu Barrenak prentsaurrekoan, Donostian. Sortuko ordezkariaren ahotan, ?konponbide prozesuari oztopoak? jarri nahi dizkiote Espainiako eta Frantziako estatuek. Era berean, bi estatuek ?garaileen eta galtzaileen eskema inposatu? nahi dutela gaineratu du Barrenak.

?Erlojua 2011ko urrira arte atzeratzea ez dute lortuko?, ziurtatu du Barrenak. Atxilotuei elkartasuna adieraztera joan zirenen aurka Frantziako Poliziak erabilitako ?indarkeria basatia? salatu du Sortuko bozeramaileak.

?Errepresioak bide orria izaten jarraituko du?

Ezker abertzaleko ordezkariaren hitzetan, ?herri honi erabakitzeko eskubidea ukatzen jarraitzeko bide orriak errepresioa izaten? jarraituko duela demostratu dute Espainiak eta Frantziak. ?Euskal Herriak bizi duen unearen aurrean erabateko itsukeria politikoa? agerian uzten du horrek, erantsi duenez.

ETA armategien ?inbentarioa? egiten eta armak ?deuseztatzen? ari den unean operazioa aurrera eraman dutela kritikatu du Barrenak. Zentzu horretan, Pariseko Konferentzia egin ondoren atxiloketak egin dituztela gogorarazi du. ?Poliziaren errezetak albo batera uzteko garaia da, sufrimendu gehiago baino ez dutelako ekartzen?, ziurtatu du.

EH Bildu: 'Rajoyk borondatea balu, armak suntsituta egongo lirateke'

Pello Urizar EAko idazkari nagusi eta EH Bilduko legebiltzarkidearen arabera, Ipar Euskal Herrian ETAren aurka egindako operazioa Mariano Rajoyren Espainiako Gobernuak bake-prozesuan "aurrera egin nahi ez duelako da albiste". Izan ere, "borondatea izan balu, armak suntsituta egongo lirateke".

2015ean oraindik ere atxiloketak hizpide hartu behar izatea deitoratu du Urizarrek.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Sorturen albisteak Euskadi Ta Askatasuna albisteak