Politika -

Kartzela politika

Hirugarren gradua ukatu diote Iparragirre larri gaixo dagoen presoari

HIESa du preso ondarrutarrak, eta senideek diote defentsak gero eta okerrago dituela. Epaileak, ordea, bere osasun egoera “egonkorra” dela uste du.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bere egoera egonkorra dela eta, hirugarren gradua ukatu diote Ibon Iparragirre larri gaixo dagoen ETAko presoari.

"Presoaren osasun egoera egonkorra da eta epe laburrean ez da espero okerrera egiterik". Horixe da defentsako abokatuari Jose Luis de Castro espetxe zaintzako epaileak erantzun diona.

Iparragirreren senide eta lagunek guztiz kontrakoa ikusten dute, HIESak jota haren defentsa maila gero eta makurrago dagoela. Senideen gertuko medikuek ere diote heriotza arriskuan dagoela preso ondarrutarra.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Presoak bideoak ETA gaur Ondarroa albisteak