Politika -

Bizkaiko Auzitegia

Cabiecesek Iberdrolarekin zuen kontratua ikertzea eskatu dute

Espainiako Gobernuaren ordezkari ohiak ematen zuen zerbitzua zehazteko eskatu dio Auzitegiak enpresari, baita Cabiecesen lanaldia eta lantokia ere.

Mikel Cabieces Espainiako Gobernuare ordezkari ohia. Artxiboko irudia: EiTB
Mikel Cabieces Espainiako Gobernuare ordezkari ohia. Artxiboko irudia: EiTB
Mikel Cabieces Espainiako Gobernuare ordezkari ohia. Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mikel Cabieces Espainiako Gobernuko ordezkari ohiaren kontratua bidaltzeko agindu dio Bizkaiko Auzitegiak Iberdrolari. Era berean, Espainiako Gobernuaren ordezkari ohiak ematen zuen zerbitzua zehazteko eskatu dio Auzitegiak enpresari, baita Cabiecesen lanaldia eta lantokia ere.

Uztailak 2ko auto batean, Fiskaltzaren eskakizuna onartu du Auzitegiak. Horrela, Bilboko Argibideetako 4. Epaitegiari ikerbidea hasteko eskatu dio. Cabiecesen eta Iberdrolaren arteko lan harremana ikertzeko eskatu dio, 2012ko hasieratik 2015eko otsailera arte.

Iberdrolaren kontratu hori ikertzeko bi aldiz eskatu du fiskalak, Kutxabankek Gobernuko ordezkari ohiari modu irregularrean ordaindu ote zion argitzeko auziaren barruan. Prozesu judizial horretan Cabieces bera, Mario Fernandez bankuko presidente ohia eta Rafael Alcorta abokatua inputaturik daude.

Agiriak faltsutzea eta administrazio desleiala (edo dirua bidegabe jabetzea) ustezko delituak leporatzen dizkiete Cabiecesi hiru urtetan 243.000 euro ordaintzeagatik.

Urtero 65.000 euro

Gobernuko Ordezkaritza laga zuenean, Cabiecesek Kutxabankekin lan harremana hasi zuen, eta ia aldi berean Iberdrolarekin kontratua ere. Iberdrolan urtero 65.000 euro inguru kobratu omen zituen Cabiecesek.

Horrela, atzo igorritako autoan, Kutxabanki ?emaniko zerbitzuen errealitatea ikertzeko helburu bakarrarekin?, Iberdrolak txosten bat bidali beharko du Cabiecesen lana eta kontratua zehazteko.

Fiskaltzaren helegitearen bigarren zatia, ostera, atzera bota du Bizkaiko Auzitegiak. Cabieces galdekatzea eskatu zuen fiskalak, urtebetean langabezia-saria (14.000 bat euro) kobratzeko garaian irregulartasunen bat egin ote zuen ikertzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iberdrola gaur EAE Kutxabank albisteak