Politika -

Polizia operazioa Iparralden

Epaileak espetxera bidali ditu Reta eta Goienetxea; gainerakoak, aske

Instrukzio epailearen aurrean izan eta gero, askatasunen eta detentzioaren epaileak hirurak aske uztea eta Reta eta Goienetxea espetxera bidaltzea erabaki du.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Etxebehere, Mateo eta Lekunberri omendu dituzte Ortzaizen

05:27

N.O. | EiTB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aste honetan Ortzaizen atxilotutako bost lagunetatik hiru aske gelditu dira larunbat honetan Pariseko epaile baten aurretik igaro ondoren; zehazki, Teresa Lekunberri, Jeff Mateo eta Grazi Etxebehere dira aske gelditu direnak, naiz.info-k argitaratu duenez.

Asteartean atxilotu zituzten Lekunberri eta Mateo, Iñaki Reta eta Xabier Goienetxea ETAko ustezko kideekin batera. Halaber, Frantziako Poliziak Graxi Etxebehere atxilotu zuen ostegunean, Ortzaizen, haren etxebizitza miatu ostean, Retari eta Goienetxeari laguntza ematea leporatuta.

Instrukzio epailearen aurrean agertu eta gero, askatasunen eta detentzioaren epaileak hirurak aske uztea eta Reta eta Goienetxea espetxera bidaltzea erabaki du.

Manifestazioa deitu dute larunbatean Donibane Garazin, atxiloketak salatzeko

500 bat pertsona bildu dira Ortzaizen (Nafarroa Beherea) atxilotutako bostei babesa adierazteko eta, gainera, Espainiako eta Frantziaren arteko kolaborazioa salatu dute. Era berean, dei egin diote euskal gizarteari datorren larunbaterako, hilak 18, Donibane Garazin deitutako manifestazioan parte har dezan.

Bestalde, atxiloketen gauean Poliziak izandako jarrera kritikatu dute. Gomazko pilotakada jaso zuen kazetariak iragarri du salaketa aurkeztuko duela auzitegian.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea berriak ETA