Politika -

Ustelkeria

Cintruenigoko idazkari ohiari bi urteko espetxe-zigorra ezarri diote

Cintruenigoko Udalaren eta Cascante, Cintruenigo eta Fiteroko Mankomunitatearen idazkari ohia 217.000 euro bereganatzeagatik zigortu du Nafarroako Auzitegiak.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi urteko espetxe-zigorra eta kargu publikoan aritzeko lau urteko debekua ezarri dio Nafarroako Auzitegiak Cintruenigoko Udalaren eta Cascante, Cintruenigo eta Fiteroko Mankomunitatearen idazkari ohiari diru publikoak bidegabe erabiltzeagatik. 217.000 euro bereganatu zituen.

Fiskalak inputatutako delituak onartu zituen auzipetuak epaiketan. Hala ere, auziko atzerapenak eta egindako kaltea konpondu izana aringarri bezala onartu ditu Auzitegiak. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean epaiaren aurka helegitea aurkezteko aukera dute aldeek.

Udalak horren berri izan gabe Cascante, Cintruenigo eta Fiteroko Mankomunitatearentzat lanak egiteko agindua eman zion akusatuak herri lanen brigadari. Bera mankomunitateko idazkaria zela kontuan hartuta, ordainsariak banatzeko ardura zuen.

Lanen truke Mankomunitateak Cintruenigoko Udalari ordaindutakoa, Udalaren kontuan sartu beharrean, kutxa gotor batean gordetzen zuen akusatuak. Udaleko beharginek lanaldiaren barruan egiten zituzten obrak.

Horrela, urteak eman zituen akusatuak; izan ere, 1978tik Cintruenigoko idazkaria zen eta Mankomunitateko idazkaria 1989az geroztik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa gaur Ustelkeria politikoa gaur