Politika -

Ipar Euskal Herria

Manifestazioa Donibane Garazin, Ortzaizeko polizia operazioa salatzeko

Graxi Etxebeherek azpimarratu du konpromisoen garaia dela, eta bake prozesuarekin konprometitzeko eskatu die herritarrei.

2.000 lagun inguruk parte hartu dute Donibane Garaziko manifestazioan. Argazkia: EiTB
2.000 lagun inguruk parte hartu dute Donibane Garaziko manifestazioan. Argazkia: EiTB
2.000 lagun inguruk parte hartu dute Donibane Garaziko manifestazioan. Argazkia: EiTB

O.A. | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2.000 lagun inguru kalera atera dira Donibane Garazin (Nafarroa Beherea), aurreko astean Ortzaizen izandako polizia operazioa salatzeko.

Guztira, bost lagun atxilotu zituzten. Horietako hiru -Teresa Lekunberri, Jeff Mateo eta Graxi Etxebehere- Iñaki Reta de Frutos eta Xabier Goienetxea ETAko ustezko kideei aterpea ematea egotzita atxilotu zituzten, baina epailearen aurrean deklaratu ostean aske gelditu ziren. Bestalde, epaileak espetxera bidali zituen Reta eta Goienetxea ETAren aparatu logistikoko buruzagiak izatea egotzita.

Donibane Garaziko manifestazioan izan da Graxi Etxebehere, polizia operazio horretan atxilotua izan zen bost lagun horietako bat, eta konpromisoen garaia dela nabarmendu du.

Ildo horretan, bake prozesuarekin konprometitzeko eskatu die herritarrei eta gizartea protagonista bilakatu behar dela azpimarratu du.

"Lagundu behar dugu konponbide hau bururaino eta lagundu behar ditugu pauso hori bururaino ematen ari direnak. Ez da epailerik, ez Kristorik konponbideari bidea ematea kondena dezakeenik, eta hala baldin bada, arrazoi gehiago pentsamolde horiei gogor egiteko eta oldartzeko", adierazi du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea Presoak albisteak Donibane Garazi bideoak