Politika -

Aldebiko bilera

Urkulluk Barkosi deitu dio bilera eske eta harremanak estutzeko

Nafarroako presidente berriak biharko kargu hartze ekitaldira gonbidatu du lehendakaria, baina Urkulluk ezingo du joan, agenda betea duelako.

Iñigo Urkullu lehendakaria. Argazkia: EiTB
Iñigo Urkullu lehendakaria.
Iñigo Urkullu lehendakaria. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak Uxue Barkos Nafarroako presidente berriari deitu dio gaur zoriontzeko, bilera bat eskatzeko, eta bi gobernuen arteko lankidetza "aberasteko" duen prestutasuna agertzeko.

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak Gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan adierazi duenez, lehendakariak Barkosekin hitz egin du telefonoz, eta lehenbailehen bilera bat egiteko nahia helarazi dio, "elkarlanerako eremuetan aurrera egiteko" EAEk eta Nafarroako Foru Erkidegoak.

Besteak beste, Euskal Kontzertu Ekonomikoa eta Nafarroaren Itun Ekonomikoa aipatu ditu Erkorekak "oinarrizko zutabe" gisa.

Azpiegiturak, mugan dauden zerbitzuak eskaintzea eta "euroeskualdeko zerbitzuak partekatzea" dira komunean dituzten interesetako batzuk, "kulturarekin eta hizkuntzarekin" batera.

Aipatu telefono deian, Nafarroako presidente berriak biharko kargu hartze ekitaldira gonbidatu du lehendakaria, baina Urkulluk ezingo du joan, agenda betea duelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Urkullu albisteak Nafarroa gaur Uxue Barkos bideoak