Politika -

Hego Euskal Herrian

Euskal hautagaitza bateratua proposatu dute hauteskunde orokorretarako

Autodeterminazioaren alde dagoen talde batek bat egiteko deia egin die EH Bilduri, Ahal Duguri eta Irabaziri.

ramon zallo

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hego Euskal Herriko bi erkidegoetan zerrenda bateratuak osatzeko proposamena aurkeztu dute gaur gizarte zibileko hainbat pertsona ezagunek, Espainiako hauteskunde orokorrei begira.

Proposamena egin duten gehienak Euskal Herriko unibertsitateko irakasleak dira, besteak beste, Ramon Zallo, Francisco Letamendia, Periko Ibarra eta Beatriz Zabalondo; baita Mariano Ferrer kazetaria ere.

Estatutuen erreformatik harago, prozesu eratzaile oso bati ekin beharra azpimarratu dute, aldaketa soziala helburu. Irakurri duten agirian diote, hain zuzen, eskutik joan behar dutela prozesu nazionalak eta sozialak.

Alderdiei eskari zuzena egin diete: beste ezeren aurretik herritarren interesak jartzeko.

Deia EH Bildu, Ahal Dugu, Irabazi, Ezker Anitza eta Equo alderdiei zuzendu diete, eta preseski baztertu dituzte EAJ, PSE-EE eta PP.

Azaldu dutenez, EHUtik abiatutako ekimena da, baina feminismoa, ekologia, internazionalismoa eta euskalgintza ditu oinarri.

PPren politikei aurre egiteko gizartearen gehiengo batek egiten duen eskariari erantzutea dute helburu.

Orain, pertsona esanguratsuen sinadurak jaso nahi dituzte eta indar politiko ezberdinekin elkarrizketak hasiko dituzte.

EH Bilduk proposamena ondo hartu duela kontatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAJ-PNV PP Albisteak Izquierda Unida Gaurko albisteak Nafarroan Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Espainiako hauteskunde orokorrak EH Bildu Bizkaia Euskadiko PP Izquierda-Ezkerrari buruzko albisteak