Politika -

Epaia

Auzitegi Gorenak Idoia Martinez absolbitu du atentatu batengatik

Auzitegi Nazionalak 30 urte baino gehiagoko espetxe-zigorra ezarri zion, 1994an militar bat hil zuela frogatutzat emanda.

Idoia Martinez Auzitegi Nazionalean. Argazkia: EFE
Idoia Martinez Auzitegi Nazionalean.
Idoia Martinez Auzitegi Nazionalean. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Gorenak Idoia Martinez ETAko kidea absolbitu egin du 1994an Miguel Peralta Espainiako Armadako tenientearen kontra Extremaduran egindako atentatuagatik.

Auzitegi Nazionalak frogatutzat eman zuen Martinez izan zela militarraren ibilgailuaren azpian bonba jarri zuen laguna eta, ondorioz, 30 urte eta hiru hilabeteko kartzela-zigorra ezarri zion.

Orain, Auzitegi Gorenak baliorik gabe utzi du ebazpen hori, Alfonso Zenon defentsako abokatuak jakinarazi duenez.

Alabaina, Martinezek espetxean jarraitu beharko du beste delitu batzuengatik ezarritako zigorrak direla eta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Gorena argazkiak Euskadi Ta Askatasuna albisteak