Politika -

Nafarroako Gobernua

Bere ekintzengatik epaitzeko eskatu du Maria Jose Beaumontek

EH Bilduko kidea dela adierazi dutenek “zertaz ari diren ez dakite edo nahita gezurretan” ari direla azaldu du Nafarroako Barne kontseilari berriak.

Maria Jose Beaumont Nafarroako Gobernuaren Barne kontseilari berria. Argazkia: EFE
Maria Jose Beaumont Nafarroako Gobernuaren Barne kontseilari berria. Argazkia: EFE
Maria Jose Beaumont Nafarroako Gobernuaren Barne kontseilari berria. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bere ekintzengatik epaitzeko eskatu du gaur Maria Jose Beaumont Nafarroako Gobernuaren Barne kontseilari berriak, eta ez EH Bilduk proposatu izanagatik. Beaumont karguaz jabetuko da ostegun honetan. Kontseilaritzara ?agindu politiko? batekin heltzen ez dela goraipatu du Beaumontek.

Uxue Barkos Nafarroako presidente karguaz jabetu ondoren, Beaumontek idatzi bat irakurri du komunikabideen aurrean. EH Bilduk akordio programatiko bat sinatu duela gogorarazi du Barne kontseilari berriak. Aniztasun, elkarbizitza, bake eta biktimen epigrafea ?argia eta esplizitua? dela azpimarratu du Beaumontek.

Bere izendapena kritikatu dutenekin ?eztabaidan aritzerik? nahi ez duela ziurtatu du Beaumontek. ?Kontseilaritzako esparruetan lankideekin batera? lan egiteari buru-belarri ekingo diola esan du.

?Gezurretan ari dira?

Sekula alderdi politiko bateko kide izan ez dela argi utzi nahi izan du Barne kontseilari berriak. Zentzu horretan, azken egunetan hori aditzera eman dutenek ?zertaz ari diren ez dakite edo nahita gezurretan? ari direla azaldu du Beaumontek.

?Hasteko, nitaz horrela hitz egiten dutenei aipua kentzen die horrek?, adierazi du. Pertsonalki edo profesionalki ezagutzen dutenek soilik beraz hitz egin dezaketela azpimarratu du kontseilariak. Azken egunetan kritikatu dutenak multzo horretatik kanpo daudela gaineratu du.

Akordio programatikoa sinatu duten lau alderdiek (Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta Ezkerra) ?pertsona guztien giza eskubideen defentsarekin konpromiso argia? duela nabarmendu du Beaumontek.

?Hori nire konpromisoa da ere, Kontseilaritzatik orain gauza bera egitea ere, baina pertsonen duintasuna eoinarrizko giza eskubidea ere bada, eta nire kasuan, aurreneko minututik zapaldu eta jipoitu naute?, salatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak Nafarroako Hauteskundeak emaitzak