Politika -

‘Herriko tabernen’ auzia

'Gobernuaren ahultasuna erakusten du kargu publiko izatea debekatzeak'

Sorturen aburuz, Auzitegi Gorenaren erabakia gehiegikeria da eta eskubide demokratikoak urratzen ditu.

Argazkia: EFE
Sortuk gogor salatu du Herriko Tabernen auziaren epaia

1:14

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pernando Barrena Sorturen bozeramaileak gaur adierazi duenez, Auzitegi Gorenak ‘herriko tabernen’ auzian zortzi auzipetuei kargu publiko izatea debekatu izana “gehiegikeri” berri bat da, eta “Euskadiren eta Kataluniaren egoeraren aurrean Estatuak duen ahultasuna erakusten du”.

Auzitegi Gorenaren erabakia baloratzeko prentsaurrekoa eskaini du gaur  Pernando Barrenak. Gorenaren erabakiak ezker abertzaleko zortzi buruzagiri kargudun publiko izatea debekatu die. Ondorengoak dira horiek: Joseba Permach, Rufino Etxeberria, Juan Cruz Aldasoro, Joseba Alvarez, Karmelo Landa, Jon Gorrotxategi, Floren Aoiz eta Antton Morcillo.

Barrenaren aburuz, epaiak “Euskadin eta Katalunian bizi den egoeraren aurrean Estatuak duen ahultasuna” agerian uzten du. “Eskubideak bertan behera uzteko errezetetara jotzen du, eta ez du inongo konponbide demokratikorik eskaintzen”, esan du.

“Ezin da pertsonen ideiak legez kanpo utzi”, gaineratu du, “ez eta lan politikoa aurrera eramateko erabiltzen diren lokalak konfiskatu edo bahitu”.

Espainiako Gobernuaren “eskaintza bakarra beldurrean” oinarrituta dagoela esan du Barrenak. “Espainiako Gobernuak ez du lortuko ezker abertzalea gelditzea”, ohartarazi du. “Makroepaiketei aurre egiten jarraituko dugu”, amaitu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Sortu Auzitegi Gorena bideoak