Politika -

Erregearekin audientzia

Aznarezek uste du Bardearen gaia jorra dezakeela Barkosek Erregearekin

Nafarroako Legebiltzarreko Presidente Ainhoa Aznarezek adierazi du Felipe V1.ak Uxue Barkosi bihar egin behar dion harrera-ekitaldian azken horrek Bardearen gaia plazaratu diezaiokeela Erregeari.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ainhoa Aznarezek gaur azaldu duenez, "ondo legoke" Bardeako tiro-eremuaren gaia helaraziko balio Erregeari, kontuan izanda joan zen astean gertatu zen jazoera (turista bat arin zauritu zen tiroz, maniobra militar batzuetan), "mota horretako ezbeharrak nola ekidin daitezkeen aztertzeko".

Horrelako jazoera bat konpontzeko modua ere ikusi beharko litzatekeela nabarmendu du, baita ea beharrezkoa den Bardean tiro-eremu bat izatea ere, herritarrentzat hain leku adierazgarria den horretan.

"Kortesiazko egintza instituzional" bat dela gogorazi ostean, Ainhoa Aznarezek esan du topaldia "adeitsua" eta "arina" izatea espero duela, bere kargu-hartzean Foru Erkidegoko presidente berriak "Estatuarekiko leiala" izango zela baieztatu baitzuen.

Halaber, Uxue Barkosek Felipe VI.a oso ondo ezagutzen duela gaineratu du, bi ekitalditan zehar kongresuan diputatua izatearen poderioz, eta tarte horretan "egungo Erregearekin eta aurrekoarekin jarduteko parada izan du".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan Uxue Barkos argazkiak Espainiako Felipe VI.a bideoak