Politika -

Ertzaintza

Jorge Aldekoa Ertzaintzako burua izango da berriz

Intendente maila berreskuratuko duelako izango da berriz ertzainburu. Izendapena polemikoa izan zen, Cabacas auzia dela eta.

Jorge Aldekoa. EFE
Jorge Aldekoa. EFE
Jorge Aldekoa Ertzaintzako burua izango da berriz

1:18

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak berriz ere izendatuko du Jorge Aldekoa Ertzaintzako buru, Estefania Beltran de Heredia Segurtasun Sailburuak Radio Vitorian iragarri duenez.

Aldekoa kargu horretan izan da legegintzaldi honetan, baina dimisioa eman zuen iazko azaroan, EAEko Auzitegi Nagusiak intendente maila kendu ziolako, eta intendente izatea beharrezkoa da Ertzaintzako buru izateko.

Izendapenak polemika piztu zuen. Izan ere, Bilboko Ertzain-etxeko zuzendaria izan zen, eta bertan diseinatu zuten Iñigo Cabacas pilotakada batek jota hil zen operazioa.

Aldekoak intendente ikastaroa egin du, eta bihar superintendente eta Ertzaintzako buru izendatuko du Arkauteko Akademiako zuzendari nagusiak.

Radio Vitorian egindako adierazpenetan, Aldekoak "ibilbide oparoa" egin duela nabarmendu du Beltran de Herediak, eta "antolakuntzarako ahalmen handia" duela gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iñigo Cabacas urteurrena Berriak Politika Ertzaintza Eusko Jaurlaritza albisteak EAE