Politika -

Txostena

'Status berri baten inguruko azterketa' eskatu du Eusko Jaurlaritzak

Exekutiboko iturriek zehaztu dutenez, status politikoaren inguruko azterketa duela ia urtebete egin zuten soziometroarentzako eta autogobernu batzordearekin ez du zerikusirik.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadirentzako ?status politiko berri baten inguruko azterketa? bat eskatu du Eusko Jaurlaritzak, Europ Press agentziak jakitera eman duenez. Lanak 20.000 euroko kostua izango du eta Kualitate Lantataldea enpresak egingo du. Era berean, Eusko Legebiltzarraren batzorde bat EAEko marko juridiko politikoa aldatzeko aukera aztertzen ari da.

PSE-EEk Gasteizko Exekutiboari enkarguaren berri emateko eskatu zion Eusko Legebiltzarrean. ?Kontratuaren espediente osoa? eta egindako lanaren kopia eskatu zizkioten sozialistek Jaurlaritzari.

Lehendakaritzako Idazkaritza Nagusiak txostena egiteko enkargua eman dio Kualitate Lantaldea enpresari. 19.907 euroko kostua izango du lanak.

Exekutiboko iturriek zehaztu dutenez, status politikoaren inguruko azterketa duela ia urtebete egin zuten soziometroarentzako eta autogobernu batzordearekin ez du loturarik.

2014ko irailean egindako azterketa soziologiko bat dela azaldu du Jaurlaritzak. 2014ko urrian argitaratutako Soziometroaren oinarria izan zela erantsi du Exekutiboak. Ondorioz, autogobernu batzordearen lanarekin zerikusirik ez duela nabarmendu du.

Eusko Legebiltzarraren batzordea

Lanaren lehen fasea maiatzaren 27an bukatu zuen Legebiltzarreko batzordeak, 30 bat adituk eta buruzagik agerraldia egin ondoren, besteak beste, Jose Antonio Ardanza, Juan Jose Ibarretxe eta Patxi Lopez lehendakariek.

Hasierako fasea amaituta, talde parlamentarioek eskatutako dokumentazioaren zain dago batzordea. Besteak beste, Espainiatik banatzeko balizko erabaki batek izango lukeen eragin ekonomikoa aztertzeko txostena eskatu zuten.

Jone Berriozabal (EAJ) Batzordeko presidenteak txosten bat egin eta azterketak jaso ondoren, fase berri bati hasiera emango diote. Orduan alderdi bakoitzak autogobernuan eta Euskadiren status politikoa aldatzeko proposamenak egingo ditu. Batzordeak bere lana legealdia bukatu (2016) baino lehen amaituko ote duen ez dute zehaztu oraindik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Eusko Jaurlaritza Eusko Legebiltzarra argazkiak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak