Politika -

Coviteren salaketa

Larrion: 'Batzuk ez dira ohartu garai berri batean gaudela'

Jaietan ETAren anagrama zuen bandera bat agertu dela eta, "indarkeria guztiak onartezinak" direla nabarmendu du EH Bilduk Gasteizko Udalean duen bozeramaileak.

'Dirudienez, batzuk ez dira ohartu garai berri batean gaudela'

01:03

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko jaietan ETAren anagrama zuen bandera bat zintzilikatu dutela eta, "indarkeria guztiak onartezinak" direla nabarmendu du Miren Larrion EH Bilduk Gasteizko Udalean duen bozeramaileak. "Dirudienez, batzuk ez dira ohartu garai berri batean gaudela", erantsi du.

Covite terrorismoaren biktimen elkarteak atzo salatu zuenez, ETAren anagrama zuen bandera izan zen ikusgai hiriburuko txosnetan eta ezker abertzaleari leporatu zion jaiak erakunde armatua "omentzeko" erabili izana.

Larrionek azaldu duenez, ez zekien bandera hori zintzilikatuta egon zenik eta Gorka Urtaran alkatearen ahotik jakin zuen berria. Alkateak "onartezintzat" zuen gertatuta.

Koalizio abertzalearen bozeramailearen esanetan, indarkeria mota guztiak "onartezinak" dira, eta biktima guztiek gogoan hartzearen eta jasandako mina aitortzearen alde egin du.

Covitek egindako salaketen harira, honakoa esan du Larrionek: "Jaiak aldarrikapenerako erabil daitezke, gizartearen isla diren aldetik. Hori politika egitea bada, denok ari gara egiten", borobildu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala Politika albisteak ETA gaur Alderdi politikoak albisteak EH Bildu Bizkaia Gasteiz berriak