Politika -

Heriotza

Azken agurra Txiki Benegasi, Polloeko hilerrian

Ekitaldia familiartean egin dute, eta PSOEtik hainbat ordezkari joan dira, tartean Pedro Sanchez idazkari nagusia, Patxi Lopez lehendakari ohia edota Idoia Mendia PSE-EEko buruzagia.

Pedro Sanchez buru dutela agurtu dute sozialistek Txiki Benegas

02:59

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txiki Benegas buruzagi sozialistari azken agurra eman diote gaur goizean Donostian, Polloeko hilerrian. Ekitaldia familiartean egin dute, eta PSOEtik hainbat ordezkari joan dira, tartean Pedro Sanchez idazkari nagusia, Patxi Lopez lehendakari ohia edota Idoia Mendia PSE-EEko buruzagia.

Sanchezekin batera, Alfonso Guerra, Alfredo Perez Rubalcaba, Jesus Egiguren eta Jose Ramon Rekalde Hezkuntza sailburu ohia ere Polloen izan dira. EAJtik, Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramailea, Iñaki Anasagasti senadora eta Xabier Arzalluz EAJko presidente ohia joan dira hilerrira. Maite Urabayen alargunarekin eta Teresa eta Pablo, Benegasen seme-alabekin izan dira PSOE eta PSE-EEko buruzagiak. Familiak eskatuta, ez da hil-kaperarik izan, eta ez da hileta egingo.Horrez gain, sozialistek omenaldia egingo diote Txiki Benegasi urriaren hasieran. Omenaldia EAEn egitea aztertzen ari dira, eta baliteke ekitaldia publikoa izatea. Hala ere, familiarekin adostu eta zehaztuko dituzte omenaldi horren nondik norakoak.

Amaia Montero Oreja de Van Gogh Txiki Benegas hileta. EFE

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Pedro Sánchez bideoak