Politika -

Arabako Foru Aldundia

Aldundien autonomia errespetatzea eskatu dio Gonzalezek Montorori

Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusia harremanetan hasiko da datozen egunetan oposizioko taldeekin, "datorren legealdiko lehentasunak" lantzen hasteko.

Ramiro Gonzalez
Ramiro Gonzalez
Ramiro Gonzalez

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cristobal Montoro Ogasun ministroari Foru Aldundiek duten "autonomia fiskala" errespetatzeko eskatu dio gaur Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak. Diputazioen politika fiskala "bere hauteskunde kanpainiaren onerako" erabiltzea egotzi dio Gonzalezek ministroari. Montorok "zergak jaistea" proposatu zien foru aldundiei, Kongresuan egin zuen azken agerraldian. Gonzalezek gogoratu duenez, Montorok "Estatuan" du aginduak emateko eskumena eta, hortaz, "ez da inor Aldundiei zer egin behar duten esateko". Aldundiek "autonomia fiskal osoa" dutela gogoratu du Arabako ahaldun nagusiak. "Hortaz, ez digu ezer esan behar".

Bilera-sorta oposizioarekin

Bestalde, Arabako diputatu nagusia harremanetan hasiko da datozen egunetan oposizioko taldeekin, "datorren legealdiko lehentasunak" lantzen hasteko.

Legealdiko ildo nagusiak aurkezteko agerraldian, Gonzalezek esan du Foru gobernuaren lehenengo eginkizuna dela "suspertze ekonomikoa egonkortu eta susperraldi horrek kalitatezko enplegua ekar dezan lortzea". Erroka horrek, ahaldun nagusiaren hitzetan, "foru gobernuarena ez ezik, oposizioarena ere izan behar du".Hortaz, datorren astean hasiko da Gonzalez oposizioko bozeramale guztiekin harremanetan, datorren legealdiko lehentasunak lantzen hasteko. "Prest gaude akordioak guzti-guztiekin egiteko, inor baztertu gabe", gogoratu du.

“Datozen egunotan, harremanetan hasiko naiz oposizioko bozeramaileekin, foru gobernuaren lehentasun eta proposamen hauen berri ematearren eta ikustearren ea prest diren akordioak egiteko gai horien inguruko politika zehatzei buruz", berretsi du Ramiro Gonzalezek. Halaber, itxaropena agertu du "elkarrizketarako eta akordiorako prest izango den oposizio bat aurkitzeko".

Bestalde, Gonzalezek balantze “zuhurki optimista" egin du Arabako Lurralde Historikoko datu ekonomikoei buruz. Adierazi duenez, “foru gobernuaren datorren urteko desafio nagusia zera izango da: ekonomiaren susperraldia egonkortu dadin lortzea”. Horretarako –gaineratu du– "bai foru gobernuak, bai oposizioak gauza direla erakutsi behar dute”. “Erronkari biek batera egin behar diote aurre, Gobernuak eta oposizioak", berretsi du.
Ahaldun nagusiak jakinarazi du tresna bat sortuko duela ekonomia eta enplegua suspertzeko, "espazio ireki bat izan dadin Arabako gizarteko eragile ekonomiko eta sozialek parte hartu eta elkarrekin hitz egiteko”. 
Era berean, Foru Aldundiaren beste “erronka handi” bat “azken urteetako murrizketa sozialen aurreko egoerara itzultzea” izango da. “Gure asmoa da zerbitzu sozialen kalitatea berreskuratzea, eta, horri begira, politika sozialak hobetzea, eta garrantzi berezia ematea adinekoekin eta desgaituekin zerikusia duten politikei”, azpimarratu du. Eta horren harira esan duenez “Araba liderra izan da eremu horretan. Lidergo hori berreskuratu nahi dugu”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Araba Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Zerga politika gaur Arabako Foru Aldundia azken orduko albisteak Ramiro Gonzalez