Politika -

Gasteizen

Iñigo Urkulluk Extremadurako presidentea hartu du Ajuria Enean

Bileraren ostean Guillermo Fernandez Vara Extremadurako presidenteak esan duenez, "Espainiako Konstituzioak berezitasunak izan ditzake, baina ez desberdinkeririk".

Lehendakaria Extremadurako presidentearekin batu da Ajuria Enean

1:05

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guillermo Fernandez Vara Extremadurako presidenteak adierazi duenez, "Espainiako Konstituzioak berezitasunak jaso ditzake, lurralde bakoitzaren bitxitasunak azpimarratzeko, baina horiek ezin dute berdintasun ezarik ekarri, esaterako, eskubide edo betebehar gehiago hezkuntzari edo osasunari dagokionez".

Gasteizko Ajuria Enea Jauregian Iñigo Urkullu lehendakariarekin bildu ostean egin ditu adierazpen horiek Extremadurako presidenteak. Batzarrean auzi ekonomikoak eta sozialak izan dituzte hizpide, baita lurralde-finantzaketa ere.

Fernandez Varak esan duenez, Euskadik duen sistema fiskal propioen aurka dago, baina 40 urteren buruan, "beharrezkoa da Konstituzioan jasotzea Espainiako erakunde-arkitekturan berezitasunak izan ditzakegula, ez baitauka zentzurik guztia 17 aldiz biderkatzea".

Fernandez Varak azaldu duenez, autonomia erkidegoetako presidenteen arteko bilerak sarritan egin behar dira, horren irudiko, beharrezkoa baita erkidegoen arteko "lankidetzarako formulak bilatzea". "Herrialde honetan gutxi hitz egin, baina adierazpen gehiegi botatzen ditugu", deitoratu du.

'Lankidetza horizontala'

Bestalde, Fernandez Varak salatu duenez, lurraldeen eta Madrilen arteko "bertikaltasuna" dago oraindik ere, eta gaurko batzarrak agerian utzi du herritarrei eragiten dizkien gauzei buruz hitz egin dutela, eta ez Estatuarekiko harremanei buruz.

Zentzu horretan, Extremadurako presidenteak iragarri duenez, erkidego horretan nekazal-elikagaien industriaren zentro berriak irekiko dituzte, eta horiek Euskadiko zentro teknologikoen eskarmentua jasoko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken albisteak Urkullu Araba