Politika -

Presoak

Presoen amnistia eskatzeko manifestazioa egin dute Bilbon

Amnistia eta Askatasuna mugimenduak deitu du manifestazioa, eta berau kritikoa da Sortuk zein presoen kolektiboak hartutako bidearekin.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Amnistia eta Askatasuna mugimenduak deituta, presoen amnistia eskatzeko manifestazioa egin dute larunbat honetan Bilboko kaleetan.

Aipaturiko mugimendua kritiko agertu izan da Sortuk zein presoen kolektiboak hartutako bidearekin.

Manifestazioa arratsaldeko zazpietan abiatu da Zabalburutik "Amnistia" zioen pankarta bat buru zela eta, Bilboko kaleak zeharkatu ondoren, Moyua plazan amaitu da.

Amaieran, komunikatu bat irakurri dute eta presoen izaera politikoa aldarrikatzeaz gain, ordainik gabeko amnistia eskatu dute.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Presoak bideoak